>
Musika

Kontzertua: Euskadiko Orkestra + Nikolai Lugansky

Kontzertua: Euskadiko Orkestra + Nikolai Lugansky en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Kursaal
Data. 2021ko Ekainaren 14a
Ordua. 19:30
Prezioa. 35 / 27 / 18 ? €
OrganizaEuskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestraren 2019-2020 Abonu-Denboraldiaren 10. kontzertua, Nikolai Lugansky-ren partaidetzarekin eta Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Bertan "New York" kontzertua eskainiko dute.

  • Robert Treviño; Zuzendaria
  • Nikolai Lugansky; Pianoa
  • Euskadiko Orkestra

Rakhmaninov historiako piano-jotzaile bikainenetako bat izan zen, eta, Paganiniren gai baten gaineko rapsodian (modu ez ofizialean, pianorako bere bosgarren kontzertutzat hartzen da), ohore egin nahi izan zion beste birtuoso handi bati, kasu honetan, biolinjole bati. Horretarako, Paganiniren Biolinerako 24. kapritxoagai ahaztezina hartu, eta 24 piano-bariazio egin zizkion, zein baino zein liluragarriagoa eta zailagoa. Partiturak aparteko dohainak dituen pianista bat eskatzen du, eta Treviñok Nikolai Luganski errusiar birtuosoa gonbidatu du erronkari aurre egiteko, sakonki ezagutzen baitu Rakhmaninoven musika. Su artifizialen ikuskizun handi horren ondoren, Mahlerren sinfonia perfektuenetako batekin amaituko du denboraldia Treviñok; hain zuzen ere, Bosgarrenarekin. Lan horretan, konpositoreak atzean uzten du bere lehen sinfonietako ipuin eta kantu folklorikoen eragina, eta erabat murgiltzen da orkestra-musikaren abstrakzioan.

  • Egitaraua:
    • S. Rakhmaninov
      • Paganiniren tema baten gaineko rapsodia
    • G. Mahler
      • 5. Sinfonia

Sarreren salmenta

  • Kursaal Auditoriumeko leihatila:
    • Astelehenetik asteazkenera: 11:30 - 13:30
    • Ostegun eta ostiraletan: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00
    • Larunbatetan: 17:00 - 20:00
  • Euskadiko Orkestraren eta Kursaal Eszenaren emankizun-egunetan:
    • 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00
  • Internetez:

Abonu eta sarreren salmentari buruzko informazioa

Gaur egungo egoera dela-eta, oraindik ezin dugu bermatu abonatu berrien izen-ematea, ezta denboraldi osoko kontzertuetarako sarrera solteen salmenta ere. Unean-unean informatuko dugu. Edonola ere, eskaerak orkestraren webgunean (euskadikoorkestra.eus) eta telefonoz (943 01 32 32) jaso ahal izango dira.
Sarrera solteak kontzertu-egunak hurreratu ahala jarriko dira salgai.

Lotura interesgarriak:
Kursaal-en weba
Euskadiko Orkestraren weba
Euskadiko Orkestraren 2020-2021 Abonu-Denboraldia - Donostia

euskera-castellano

Envíanos tu evento