>
Musika

Kontzertua: Euskadiko Orkestra + Pablo Ferrández

Kontzertua: Euskadiko Orkestra + Pablo Ferrández en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Kursaal
Data. 2020ko Abenduaren 4a
Ordua. 19:30
Prezioa. 35 / 27 / 18 ? €
OrganizaEuskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestraren 2019-2020 Abonu-Denboraldiaren 3. kontzertua, Pablo Ferrándezen partaidetzarekin eta Robert Treviño-ren zuzendaritzapean. Bertan "Enigmatikoa" kontzertua eskainiko dute.

  • Robert Treviño; Zuzendaria
  • Pablo Ferrández; Biolontxeloa
  • Euskadiko Orkestra

Elkano: Mundubira Musika Bidelagun proiektu handiak Mikel Urquiza konpositorearen eskutik jarraitu du bere bidaia; izan ere, Nire itsas munstroaklanean, Amerikara hurbildu, eta Getariako marinelaren espedizioak han egin zituen aurkikuntza zoragarriak ezagutzen ditu. Jarraian, Pablo Ferrández biolontxelo-jotzaile gaztea izango dugu berriro; 2019ko maiatzean, estreinaldi arrakastatsua izan zuen orkestrarekin eta Robert Treviñorekin batera. Oraingo honetan, tandemak Erromantizismoko musikako kontzertu handienetako bat emango du: Schumannen Biolontxelorako kontzertua. Konpositoreak 1850ean konposatu zuen kontzertu hori, eromenean erabat erori baino urte batzuk lehenago bere buru torturatuak azkeneko aldiz bakea eman zionean. Bere bizitzako azken urteetan, Xostakovitxek ere azken kapitulua erantsi zion bere ziklo sinfonikoari: 15. sinfonia. Sorkuntza enigmatikoa zen, bere musika propioaren eta Rossini, Rakhmaninov, Mahler, Wagner eta beste egile batzuen aipuz betea.

  • Egitaraua:
    • M. Urquiza
      • 2. Elkano Proiektua: "Nire itsas munstroak"
    • R. Schumann
      • Biolontxelorako kontzertua
    • D. Xostakovitx
      • 15. Sinfonia

Sarreren salmenta

  • Kursaal Auditoriumeko leihatila:
    • Astelehenetik asteazkenera: 11:30 - 13:30
    • Ostegun eta ostiraletan: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00
    • Larunbatetan: 17:00 - 20:00
  • Euskadiko Orkestraren eta Kursaal Eszenaren emankizun-egunetan:
    • 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00
  • Internetez:

Abonu eta sarreren salmentari buruzko informazioa

Gaur egungo egoera dela-eta, oraindik ezin dugu bermatu abonatu berrien izen-ematea, ezta denboraldi osoko kontzertuetarako sarrera solteen salmenta ere. Unean-unean informatuko dugu. Edonola ere, eskaerak orkestraren webgunean (euskadikoorkestra.eus) eta telefonoz (943 01 32 32) jaso ahal izango dira.
Sarrera solteak kontzertu-egunak hurreratu ahala jarriko dira salgai.

Lotura interesgarriak:
Euskadiko Orkestraren 2020-2021 Abonu-Denboraldia - Donostia
Kursaal-en weba
Euskadiko Orkestraren weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento