>
Musika

Kontzertua: Euskadiko Orkestra

Kontzertua: Euskadiko Orkestra en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Kursaal
Data. 2020ko Urriaren 29tik
2020ko Urriaren 30ra

Ordua. 19:30
Prezioa. 35 / 27 / 18 ? €
OrganizaEuskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestraren 2019-2020 Abonu-Denboraldiaren 2. kontzertua, Michel Tabachnik-en zuzendaritzapean. Bertan "Wagner!" kontzertua eskainiko dute.

  • Michel Tabachnik; Zuzendaria
  • Euskadiko Orkestra

Schubert Erromantizismoko musikaren hastapenetan funtsezkoa izan bazen ere, Richard Wagnerrek operen corpus bat sortu zuen, eta mugimendu artistiko horren helduaroaren muina dira. Operetan, hainbat kontu garrantzitsu landu zituen (besteak beste, maitasuna, erlijioa eta filosofia) ikuspuntu transzendente batetik, eta, horretarako, musika-hizkuntza berritzaile bati forma eman behar izan zion. Wagnerrek hedadura handiko operak sortu zituen, eta bere ekintza eta izpiritua obertura eta preludioetan laburbiltzeko egitandia ere lortu zuen; jakina, errepertorio sinfonikoan sartu dira. Michel Tabachnikek Karajan eta Boulez zuzendari garrantzitsuen eskutik ezagutu zuen Wagner, eta, gero, mundu erdiko opera-antzokietan findu zuen bere estiloa. Oraingoan, Der Fliegende Holländer, Parsifal, Lohengrineta Tannhäuseroperen zati ezagunenetako batzuei helduko die.

  • Egitaraua:
    • R. Wagner:
      • Der Fliegende Holländer (Obertura)
      • Parsifal, 1. ekitaldia (Preludioa)
      • Lohengrin, 1. eta 3. ekitaldia (Preludioa)
      • Tannhäuser (Obertura & Venusberg)

Oharra: Programa honek ezohiko egutegi eta ezaugarriak izango ditu, covid-19aren pandemiaren ondorioz gerta litezkeen edukiera-murrizpenak kontuan hartuta.

Sarreren salmenta

  • Kursaal Auditoriumeko leihatila:
    • Astelehenetik asteazkenera: 11:30 - 13:30
    • Ostegun eta ostiraletan: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00
    • Larunbatetan: 17:00 - 20:00
  • Euskadiko Orkestraren eta Kursaal Eszenaren emankizun-egunetan:
    • 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00
  • Internetez:

Abonu eta sarreren salmentari buruzko informazioa

Gaur egungo egoera dela-eta, oraindik ezin dugu bermatu abonatu berrien izen-ematea, ezta denboraldi osoko kontzertuetarako sarrera solteen salmenta ere. Unean-unean informatuko dugu. Edonola ere, eskaerak orkestraren webgunean (euskadikoorkestra.eus) eta telefonoz (943 01 32 32) jaso ahal izango dira.
Sarrera solteak kontzertu-egunak hurreratu ahala jarriko dira salgai.

Lotura interesgarriak:
Euskadiko Orkestraren 2020-2021 Abonu-Denboraldia - Donostia
Kursaal-en weba
Euskadiko Orkestraren weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento