>
Musika

Kontzertua: Gimme Gimme ABBA

Kontzertua: Gimme Gimme ABBA en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Kursaal
Data. 2020ko Urtarrilaren 19a
Ordua. 19:00
Prezioa. 36 ? €

NK Producciones Artisticas-en eskutik, Gimme Gimme ABBA taldeak eskainiko duen "ABBA Tribute" kontzertua.

Jantzi itzazu zure galtza kanoidunak eta zure plataforma-oinetakoak, eta gozatu ABBAri egindako "tributo" ikusgarri honetaz, hamarkada batean arrakasta-zerrendetan lehen postuak lortu zituzten abestiak errepasatzen dituen ikuskizun liluragarria. 1974an Waterloorekin Eurovision jaialdian lortutako garaipenaren ondoren, ABBA fenomeno global bihurtu zen, arrakasta bata bestearen atzetik kateatuz: Mamma Mia, Honey eta Take a Chance on Me dantzatzera gonbidatzen duten erritmoetatik hasi eta Fernando eta The Winner Takes It All bezalako balada mingotsetaraino.

Gimme Gimme Abbaren show ikusgarriak Suediako taldearen esentzia eta estilo bereizgarria bereganatzea lortzen du, jantzi bitxiak, eszenaratze oparoa, ahots liluragarriak eta harmonia ikusgarriak, Money, Money, Voulez-Vous eta Knowing Me bezalako tituliak pop musikaren gai unibertsaletan bihurtzen zituztenak.

Beraz, zure barruko Dancing Queen-a atera, Thank You for the Music oihukatu eta ospa ezazu ABBA eta bere abestiak gaur egun era modan daudela, garai batean bezala.

Lotura interesgarriak:
NK Producciones Artísticas-en weba
Sarreren On Line Salmenta
Kursaal-en weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento