Kontzertua: Hitz, Xare Laborategia

Donostiako San Telmo Muesoan, "Musikagileak, Musika Garaikidearen X. Zirkuitu"aren barruan Hitz, Xare Laborategia taldearen kontzertua.
- Xabier Calzada, Flauta
- Itziar Lujanbio, Oboea
- Jone Bolívar, Klarinetea
- Peio Berasategi, Fagota
- Saioa Ocaña, Tronpa
- Igor Arostegi, Perkusioa
- Oihane Igerabide, Harpa
- Maddi Arana, Biolina
- Ane Muguira, Biolina
- Imanol Mtz. Hervias, Biola
- Iván Casado, Biolontxeloa
- Ricardo de Lucas, Kontrabaxua
- Txaber Fernandez Martin, Zuzendaria
- Jagoba Astiazaran Korta, Txistu bakarlaria
Xare Laborategia ardura artistiko ezberdinei erantzuteko sorkuntza eta ikerketa musikalerako espazioa ahalbidetzen duen kolektiboa da. Ekintza ildo ezberdinak gain hartzea xede, talde bereiztuez osatzen da laborategia. Oraingo honetan, Xare Laborategiaren baitan, sorkuntza berriko euskal musikan oinarritutako taldea da Hitz, konpositore gazteekiko arreta berezia duena eta laborategiko proiektu nagusietako bat delarik. Egun 20 eta 35 urte bitarteko hamahiru kidek osatzen dute Xare Laborategia, Musikenen (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia) formatuak eta laborategiko lana beste ekimen eta musika garaikideko taldeekin partekatzen dutenak, hala nola, Krater, Kuraia, Espacio Sinkro eta Nou ensemble, bai eta orkestra sinfoniko profesionalekin ere. Xare Laborategiak hainbat proiektutan parte hartu du sortu zenetik, besteak beste, Gasteizeko Fundación Catedral Santa Maríaren "Abierto por concierto" zikloan (2011), Bernaola Festibaleko "Interprete Gazteak" sailean (2012), edota Txaber Fernandez Martinek Donostiako Zinemaldiko Zinemira sablean estreinatutako Debekatuta dago oroitzea (Larreategi/Martinez, 2010) dokumentalerako idatzitako musikaren grabaketa burutu du, eta baita parte hartu ere orain gutxi aurkitutako Gure Sor Lekua (Madré, 1956) euskarazko lehen filmaren berresteinaldian, Joserra Senperenak emanaldirako espresuki idatzitako musika zuzenean interpretatuz.
Antolatzailea: Musikagileak
Laguntzailea: San Telmo Museoa
Lotura interesgarriak:
Xare Laborategiaren facebook-a
San Telmo Museoaren weba
Musikagileak-en weba