Kontzertua: HorHor hirukotea
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako, Iparraldea bertan zikloko XXV. edizioaren testuinguruan, HorHor hirukotearen kontzertua.
HorHor hirukotea: Gure hitzak kanta, berriz kanta Itxaro Borda, Francis Jammes, Joxean Artze, Manex Lanatua, Jean Giono eta hatsa hartzeko ezinbestekoak zaizkigun beste poeten idatzi ederretatik abiatuz, gure Xibero xoxoko soinu laborategian ondutako kantu bitxiak eskaintzen ditugu. Uhaitz eta txorien kantuari nahastekoak, lau haizetara eramaitekoak, hizkuntzen intimitatean, ahots soilez baita artetarik kontrabaxuz eta teklatuz lagundurik.
Taldekideak:
- Elsa Oliarj-Ines, ahotsa eta teklatua.
- Claudine Arhantzet, ahotsa.
- Maika Etxekopar, ahotsa eta kontrabaxua.
Hizkuntza: Euskara.
Tokia: Koldo Mitxelena Kulturuneko Santa Teresa Komentuko ekitaldi aretoan (Alde Zaharra).
Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara.
Lotura interesgarriak:
Koldo Mitxelena