>
Musika

Kontzertua: Inoren Ero Ni + Akauzazte + El Desvan del Macho

Kontzertua: Inoren Ero Ni + Akauzazte + El Desvan del Macho en Andoain
Andoain
Lugar. Andoain
Fecha. 14 de noviembre de 2015
Hora. 22:30
Precio. 7,00 €

Andoaingo gaztetxea 31. urteurrena programazio barruan kontzertu berezia ospatzen da: bertan Inoren Ero Ni, Akauzazte eta El Desvan del Macho taldeak joko dute

Inoren Ero Ni - Gaua irekitzeko, Inoren Ero Ni taldea arituko da. 2003an Andoainen sorturiko banda dugu, Mikelek, Okenek eta Drakek, BAP! taldean elkarrekin arituek, buruan zituzten zirriborroei forma emateko berriz ere elkartzea erabaki zutenean. Denbora gutxira Borja batu zitzaien eta lehenengo entseguan ikusi zen bazela kimika euren artean. Bigarren diskoaren grabaketaren ostean Drakek taldea utzi zuen eta bere ordez Mariano hasi zen taldean ñabardura berriak emanez kantuei. Taldean izandako azken aldaketa baterian izan da. Mikelen ordez, Guantxe (Capsula) ari da egun tanborra astintzen. Inoren ero ni taldearen kantuak oso landutako egiturak dituzte, non elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen baituen eta soinua iparorratzaren erpina baita. Elite zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Otsoentzako musika.

Akauzazte - Akauzazte taldea 1992an sortu zen Azkoitiko Matadeixen. Udara hartan (Genozidio Handiaz 500 urtera) "Maite zaitut" izeneko maketa osatu eta harrezkero lanean dihardu Matadeixen jaio eta hazitako talde ezohikoak. Musika industriala elektronikarik gabe egiten aitzindaria izan zen eta arakatuz eta arakatuz gure artean post-rock eta antzeko bestelako estiloen aurrekaria izan da. Taldearen ibilbide luzean zazpi-zortzi lagun izatetik, lau lagunera pasa ziren eta azken urteetan hirukote gisa aritu badira ere, boskotea izatera pasa dira berriro, bi bateriarekin. Azken hiruzpalau urtetan lantzen joan diren "Etzazuaka" disko berria ateratzear da eta 15 kanta biltzen dituen binilo bikoitz modura argitaratuko da. Lan berri hau Bartzelonako Magia Roja diskoetxearen eta Akauzazteren artean ekoitzia izango da. "Etzazuaka" 2011- 2014 artean Matadeixen grabatu eta nahastua izan da. Hainbat azken nahasketa Xabier Erkiziak eginak dira. Diskoaren azala eta diseinua Detritusen lana izan da.

El Desvän del Macho talde arrasatearra ez da inoiz bertan behera gelditu, baina ohitura du lozorroan luze egoteko. Horregatik hobe lehenbailehen ikusten badituzu. 80ko hamarkadako Matrona Impudica eta Jugos de Otros talde ilunetatik abiatuta, El Desvän del Macho sortu zuen 90eko hamarkada hasieran J.G. Izkuek. "Hermana Violencia", "Lumbar" eta "Vida a partir del huevo" diskoekin eta batez ere beraien zuzenekoekin hirukoteak erakutsi du Estatu osoan ez dagoela beraien pareko talderik. After-punka oinarri, muturreko gitarrak, ezinezko erritmoak eta melodia ilun bezain itsaskorrak, gero eta osasungaitzagoak. Orain "Simplicis" diskoa kaleratu berri dute eta aurkezpen biran murgilduta daude.

Andoaingo Gaztetxea - Larramendi kalea 33 - Andoain

Lotura interesgarriak:
El Desvän del Macho (Facebook)
Akauzazte (Artoartian)
Inoren Ero Ni (Bandacamp)

euskera-castellano

Envíanos tu evento