>
Musika

Kontzertua: Joseba B. Lenoir & Mice

Kontzertua: Joseba B. Lenoir & Mice en Azpeitia
Azpeitia
Lekua. Sanagustin Kulturgunea
Data. 2020ko Abuztuaren 8a
Ordua. 22:00
Prezioa. 5,50 ? €

Joseba B. Lenoir & Mice musikarien kontzertu berezia.

JOSEBA B. LENOIR - Joseba Baleztena musikaria definitzeko erarik egokiena ipurterrea izango litzateke. Beran hasi eta hezi zen musikari gisa, eta, beste hainbatekin batera, herriko harrobi amaiezin horren adierazle bihurtu zen.
Rock and Roll garratzenetik abiatuta, beste hainbat soinu eta estilo landu eta garatu ditu bere ibilbidean; bidelagun izan dituen musikarietatik asko ikasteko aukera izan du. Baina dagoeneko lortu du bere zigilu propioa; esperimentaziotik abiatuz, loop eta pedalek eskaintzen duten baliabide iturri amaigabean murgildu da Joseba B. Lenoir proiektuarekin. Askotan oinekin jotzen duela dirudien arren, tresna nagusia gitarra du oraindik ere, gorputzaren luzamendu bat duena, beti gainean, elektrikoa, akustikoa, txikia, handia, garestia, merkea, berria edo zaharra izan daiteke, baina beti gitarra. Perkusioak, bateriak, mandolina, banjoa eta definitu ezin diren tresna ugari gehitu dizkio betiko instrumentu kuttunari, lehen aipaturiko pedal festaz gain.

MICE (Miren Narbaiza group) - Kantagintza-pop-rock
Miren Narbaiza (Eibar) Napoka Iria bikoteko kidea izan zen Ander Mujikarekin batera. Elkarrekin, bost argitalpen atera zituzten eta ehunka eszenatoki eta bizipen konpartitu, 2017an bikotea desegin zen arte.
MICE Narbaizaren bakarkako proiektu berria da eta bere lehen diskoa Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Joseba B. Lenoir) musikari beratarrak ekoiztu du, eta hark egin ditu konposizioen moldaketak. Giro ilunak eta tempo gozoak bizitasun eta erritmo handiagoko uneekin bat eginda, betiere ahots berezia kantuaren ardatz dutela.
Mice-k saguak esan nahi du, pluralean: "Esanahiak baino gehiago, soinuak erakarri ninduen", egin du ñabardura Narbaizak. Eta jende askok galdetzen duela eta, ahoskerari buruzko ohartarazpena. Maiz ahoskatzen da, mize beharrean. Zortzi kantu bildu ditu diskoan. Entzunaldi bakoitzean hazten diren kantuak dira, aldiro geruza berriak deskubrituarazten dituena. Pop-rocketik abiatzen direnak, baina, urgentziazko denboratik bainoago, sosegutik abiatzen direnak. Egitura klasikoz eta dotorezia ilunaz jantzitako abesti bilduma. Azken batean, erabilitako transmisio kanala ezagunagoa, apurtzaileagoa, berriagoa edo kontserbadoreagoa bada ere, Miren Narbaizak egiten duen guztiaren atzean (eta aurrean) bere pertsona, bere egia eta, batez ere, bere ahotsa baitago. Erraietatik entzulearengana zuzenki.
Bere ahots ahaztezin hori. Elkarrizketa mamitsu bezain atsegin honetarako erabili zuen berbera.
Rocka abiapuntu bidaia segurua proposatzen du atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela. Taldea honako musikariekin osatu du: Ilargi Agirre baterian, Ibai Gogortza gitarran, Joseba Baleztena bajua, sintetizadore eta teklatuetan eta Miren bera gitarra eta ahotsean.
Lau kantuz osatutako "Zilar printzak" EPa 2019koaren ondarrean kaleratu zuen. Hau ere Joseba Baleztenak ekoiztuta.

Lotura interesgarriak:
Joseba B. Lenoir-en weba
Sarreren On Line Salmenta
Kulturaz-en weba
Azpeitiko Udala

euskera-castellano

Envíanos tu evento