>
Musika

Kontzertua: Joseba Tapia

Kontzertua: Joseba Tapia en Larraul
Larraul
Lekua. Herri-Ostatua.
Data. 2019ko Maitzaren 24a
Ordua. 19:30
Prezioa. 0,00 ? €
OrganizaLarraulgo Udala

Larraulgo Ostatuan hitzaldi musikatua Joseba Tapia musikariaren eskutiik - Ondoren afaltzeko aukera (18,00 €)

JOSEBA TAPIA akordeoi diatonikoaren maila goreneko jotzaile eta konpositoreen artean dugu. Egia esan trikitiaren munduaren baitatik sortzen den musikaria da, odolaren eta familiaren kontua. Baina musikari hau xuka paperaren antzekoa da, urteetan zehar bere garaiko eta bere garaietako musikak egin ditu bere, Euskal herrikoak eta mundu zabalean aurkitu dituenak. Oso gazte zela hasi zen Leturia pandero jolearekin. Tapia eta Leturia osatu zuten 1986 eta 1988an Euskadiko txapelketak irabaziaz. Ondoren trikitilari gazteen artean izango duen eragina zeharo agerikoa da.
Baina Tapiak aukeratu duen bidea independentzia pertsonalaren aldekoa da. Triki-poparen bidea baztertuz hainbat estilo eta molde ezberdinetan arituko da Tapia eta Leturia Band taldeak rock-antzeko moldeari ekin zionetik, Hiru Truku taldearekin Ruper Ordorika eta Bixente Martinezekin, tradiziozko balada zaharrak moldatuz baladagile europarrak eredutzat harturik, Leturiarekin batera dantza egiteko doinu zaharrak berreskuratzeko proiektuetan egin du lan eta azken honetan, Bizkaiko kopla zaharrak gaurkotzeko urratsak egin ditu.
Baina Koldo Izagirrerekin batera bideratutako proiektua izan da bere "tour de force" delakoa, izan ere, ironia aberasteko sinbologia ugariko literatura munduan murgildu da. "Apoaren edertasuna", "Quebec" eta "Agur Intxorta maite" lanetan Tapia abeslari eraginkor eta berezi gisa aurkezten zaigu estuki gorde nahi duen musika-ideologiaren eramaile gisa.
Bere laugarren lana "Real Politik" izenarekin argitaratu da.
Bosgarren diska "Eta tira eta tunba" izena du. Bertan XIX. mendeko bertsoak musikatu ditu eta disko honetan bildu ditu beste bost musikariren laguntzarekin. Honela, soinu txikiaz gain haize sekzio bikain batez eta perkusioaz lagunduta aurkeztuko dizkigu kantuak.
"Tximela kapitainaren izarrak" kantariaren seigarren diskoa da. Tximela kapitain gazteak (Luis Rezolak) Duesoko presondegian 1937an idatzitako bertso eta poemak dauzka oinarri: gosea, herrimina, fusilamenduak, bizitza osorako kartzelaldia... eta esperantza hala ere.

euskera-castellano

Envíanos tu evento