Musika
Kontzertua: Joseba Tapia

Joseba Tapia musikariaren kontzertua. Bertan "Tranpaldo" diska berria aurkeztuko du..
Hogei urteko ibilbide diskografikoa egin ondoren talde berria sortu du Joseba Tapiak. Pare bat urte lanean, moldaketak eta partiturak josten ibili ostean, emaitza zuzenean grabatu du disko batean eta hori aurkeztuko du. Musika popular berri eta duin bat proposatuko digu eta berriro trikitxa hartu du gerrian.
10 musikari eskenatoki gainean: Joseba Tapia (trikitxa), Nerea Erbit (koroak), Leire Berasaluze (koroak), Kristina Aranzabe (koroak), Jon Celestno (tronpeta), Ibon Irixoa (saxoa), Amets Aznarez (tronboia), Txus Aranburu (pianoa), Iñigo Telletxea (baxua) eta Iker Uriarte (jazpana).
Lotura interesgarriak:
Villabonako Udala