Kontzertua: Kaotiko
Hondarribiko Guadalupeko Ama Birjina jaien barruan, Kaotiko taldearen kontzertua.
- Jhony: ahotsa
- Xabi: bateria
- Fonta: baxua eta koruak
- Aguayiko: gitarra eta koruak
- Aguayo: gitarra
Ezinezkoa zirudien arren Kaotiko taldeak berriro ere aho zabalik utzi gaitu. Aguraingo talde hau bere bederatzigarren diskoarekin: "Sindicato del crimen", estudioko zazpigarrena izanik, inoiz baino indartsuago abiatzen da bere aldarrikapenak erraietatik kantatuz. Alabaina, talde honen bilakaera aintzat hartuz, publikatu dituzten ekoizpenek sekula ez dute huts egin, beti haiengandik espero izan dena eman baitute; oraingoan ere beraien trebezia erakutsiz.
"Sindicato del crimen" disko bizkorra, irmoa eta hitzik gabe uzten duten horietako bat da. Diskoa osatzen duten 12 abestiak, horietako bat euskaraz dena, hezurretaraino iristen dira eta doinu horietan soilik pentsatzera bideratzen gaituzte behin eta berriz. Gutxika harrapatzen zaitu eta ohartu zarenerako biziozko zirkulu horretan irten ezinean aurkitzen duzu zeure burua.
Erritmoari dagokionez, lan hau nahiko anitza da eta musikalki oso aberatsa da. Kaotikok disko biribila egin du, sekulako abestiak ditu hasieratik amaiera arte eta abesti guztiak entzutea ezinbestekoa suertatzen da.
Gainera, abestien letrek ere sentsazio berbera transmititzen dute, aniztasun ugari eta, batez ere, kezka soziala, gaurkotasuneko gaiak, erraietako sentimenduak eta inkonformismoa adierazten dutenak nagusitzen dira. Gizartean gertatzen ari diren injustizien aurrean abestien letrak amorrua eta ezin egona transmititzen dute. Haien artean, indibidualismoa, banketxeak, soldadu diren umeak edo legez kanpoko substantzien gehiegikeria inoiz ez bezala presente daude eta bakoitzak identitate propioa daukatela jabetzeko aukera eskaintzen dute.
Diskoko kanta bakoitza entzun ahala, ustekabean harrapatzen zaitu, etengabean izugarrizko altxorrak entzun baitaitezke: "La vista atrás" gogoratzen errazenetariko bat, edo "Garai berria" arrakasta ziurtatuko duen eztanda da.
Disko honetarako abestu duten kolaboratzaileak hurrengoak dira: Peon Kurtz eta César Strawberry (Def con Dos) "A quemarropa" abestian; Hodei (Arkada Social), Magu eta Sala (Potes / Dirty Brothers) " Inteligencia Artificial" eta "Vergüenza" abestietan. Bestalde, Enekok "Garai Berria" abestiaren letra idatzi du.
Danbada musikal berri hauek Higain estudioan (Usurbil) grabatuak eta nahasiak izan dira Haritz Harreguy teknikariaren eskutik. Gehituriko edizioa Pirulo (S.A.) eta Iker Bengoaren (Cynik Studios) ardurapean burutu da eta masterizatuak Juan Hidalgok gauzatu ditu Mastertips Mastering Studioan.
Produkzioa Jimmyk (S.A.) bere gain hartu zuen 2015eko Azarotik eta 2016ko Urtarrilera bitartean. Eta ilustrazioak eta diseinua Grafficantseko Joel Abaden ekarpenak izan dira.
Oro har, laguntza hauei esker oso emaitza ona lortu dela kontsideratzen da.
Bukatzeko, ziur gaude "Sindicato del crimen" urte honetako disko esanguratsuenetariko bat izanen dela eta hemendik zure kabuz egiaztatu dezazun gonbidapena luzatzen dizugu aldez aurretik esker onak emanez.
María G. Guerrero
(www.insonoro.com)
Tokia: La Bentan.
Lotura interesgarriak:
Guadalupeko Ama Jaien Egitaraua 2025 - Hondarribia
Kaotiko Taldearen weba