>
Musika

Kontzertua: Khantoria Antzinako Musika Taldea

Kontzertua: Khantoria Antzinako Musika Taldea en Errenteria
Errenteria
Lekua. Errenteria
Data. 2019ko Maitzaren 19a
Ordua. 19:00
OrganizaEresbil - Euskal Musikagileen Artxiboa

Musikaste - Euskal Musikaren Astearen barruan, Khantoria Antzinako Musika Taldearen kontzertua. Joaquín Ojinagaren irudia gogora ekarriko da bere jaiotzaren hirugarren mendeurrenean.

KHANTORIA Antzinako Musika Taldearen helburua errepertorio barrokoa (XVI, XVII eta XVIII. mendeak) interpretatzea da, garaiko tresna originalak eta horiek jotzeko teknikak erabiliz. Taldeko kideek, Ander Berrojalbiz (biolin barrokoa), Maider López (biola barrokoa) eta Virginia Gonzalok (klabezina), musika-jarduera bizia izan dute Concejo Abierto sortzeko bat egitea erabaki zutenetik. Concejo Abiertorekin hainbat kontzertu egin dituzte Durango, Getxo eta Arrasateko Musika Hamabostaldietan, Gasteizko Santa Maria Katedraleko Kontzertuen Zikloan eta Franziskaner Villingen Schwenningen en (Alemania); azken horrek txalo bereziak jaso zituen kritikaren eta entzuleen aldetik.
Hiru musikariok orain hirukote gisa aurkezten dute euren burua, ezaugarri akustiko goxoagoa duten programatan arakatzeko asmoz.
Programan kontserbatzen diren Viktoriako moteteei buruzko hiru glosa aurkezten dituzte, G.B. Bovicelli eta Adrian Denss-ek egindakoak, guztiak 1594.urtean azaldutakoak. Glosok Monteverdi, Palestrina, Cima eta Mariniren lanetan aurkitzen dute testuingurua. Aukeraketa horren bitartez, Errenazimenduaren eta lehen Barrokoaren arteko trantsizioko musikaren edertasuna azaldu nahi dute, aukera tekniko instrumentalekin hornitutako oinarri bokalaren sinpletasunaren edertasuna. Bestalde, 1611n zendu zen Tomás Luís de Victoriaren heriotzaren 400. urteurrenaren oroitzapena egiteko aprobetxatzen dute.

Ander Berrojalbiz - Biolin barrokoa
Biolin ikasketak Durangoko B. Ertzilla Kontserbatorioan egin zituen Anderrek, Ana Tere Maestro irakaslearekin, eta baita Bilboko Kontserbatorioan ere, Pedro Gandía irakaslearekin. Geroago, Bizkaiko Foru Aldundiaren bekadun gisa, Graduondoko ikasketak egin zituen Diana Cummings irakaslearen Londreseko Trinity Collage of Music-en, eta bertan Walter Reiter biolin barrokoko irakaslea ezagutu zuen. Une horretatik aurrera, Antzinako Musikarekiko zuen interesaren ondorioz, espezializazio ikasketak egin zituen Anton Steck eta Rüdiger Lotter irakasleekin, Institut für Alte Musik de Trossingen-en (Alemania), Humboldt Fundazioaren Wardwell bekarekin. Egun Ander irakasle da Durangoko B. Ertzilla Kontserbatorioan eta lan egiten du hainbat taldetan: Al Ayre Español, Orquesta Barroca de Sevilla, Das Neue Orchester, Neue Hofkapelle Manche-n, eta abarretan.

Maider López - Biola da braccio
Gasteizko Kontserbatorioan Carlos Seco irakaslearekin biolako erdi-mailako ikasketak amaitu ostean, goi-mailako ikasketak egin zituen Londreseko Royal Collage of Music-en Ivo van der Werff irakaslearekin; geroago interpretazio ikasketak egiten jarraitu zuen Andra Darzins irakaslearekin, Musikhochschule Stuttgart-en eta elkarlanean aritzen da Trossingeneko Antzinako Musika Institutuarekin (Alemania), Antón Steck edo Rüdiger Lotter bezalako irakasleen aholkuak jasoz. Egun, Maider elkarlanean aritzen da hainbat talderekin, hala nola, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Conductus Ensemble-rekin, Grupo Sinkro-rekin, Ars Combinatoria rekin, Tübinger Kammerorchester-ekin edo Berenice eta Musiké Tekne hari laukotearekin. Bekak jaso ditu Arabako Foru Aldundiaren, Espainiako Kultura Ministerioaren eta Krea Fundazioaren (Vital Kutxa) eskutik.

Virgina Gonzalo - Klabea eta organoa
Virginiak Gasteizen hasi zituen piano ikasketak, antzinako musikarekiko interesa geroago sortu zitzaiolarik.
Klabe ikasketak Javier Sarasuarekin hasi zituen eta baxu jarraitu ikasketak Juan Manuel Ibarrarekin. Ikasketok Toulouseko Kontserbatorio Nazionalean jarraitu zituen Jan Willem Jansen eta Yasuko Uyama-Bouvard irakasleekin. Duela gutxi, espezializazio ikasketak amaitu zituen Basileako Schola Cantorum Basiliensis-en (Suitza), Andrea Marcon eta Jesper Christensen irakasleekin. Bekak jaso ditu Arabako Foru Aldundiaren eta Espainiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioarekin eskutik, eta ohiko laguntzailea da Europa osoko taldeetan. Irakasle gisa, klabe irakaslea izan da Kanaria Handiko Las Palmaseko Kontserbatorio Profesionalean, klabezin-jotzaile laguntzailea Madrilgo Arturo Soria Kontserbatorioan eta, 2006 urtetik egunera arte, Klabe Irakasle Titularra da Huescako Kontserbatorio Profesionalean, oposaketak gainditu ostean.

Tokia: Madalena basilikan.

Lotura interesgarriak:
Musikaste - Euskal Musikaren Astea 2019 - Errenteria

euskera-castellano

Envíanos tu evento