>
Musika

Kontzertua: Matilda

Kontzertua: Matilda en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Kursaaleko Terraza
Data. 2020ko Abuztuaren 14a
Ordua.  
Prezioa. Entrada libre
OrganizaDonostia kultura

Donostiako "Abuztua Donostian" egitarauaren barruan, Matilda taldearen kontzertua.

  • Maria Amolategi (ahotsa, gitarra akustikoa)
  • Víctor Sánchez (maschine)

Matilda musika taldea "Katapulta Tour Gipuzkoa 2020″ zirkuito barrukoa da. Taldearen abestietan ikusten da zenbaterainoko eragina izan duten popak, R&Bak eta rockak Matildaren musikagintzan.

2019an argitaratu zuten lehen lana, ¿Te imaginas?. Disko horren nota bakoitzean dotorezia, zintzotasuna eta indarra antzematen dira. Hitzen mezuei indar berezia emateko ahotsak lantzeko duten modu hori ez da oharkabean pasatzen.

Taldeak, aldeko kritikak ez ezik, oso harrera ona izan du ikus-entzuleen aldetik 2019an eskaini dituen zuzeneko emanaldietan. Orain, pieza berriak lantzen ari dira, 2020 honetan argitara emateko asmotan.

Lekua: Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak)

Ordutegia: 14:00 - 15:00 / 19:00 - 20:00 / 21:30 - 22:30

Edukiera kontrolatua.

Lotura interesgarriak:
Abuztua Donostianen weba
Donostia Kultura

euskera-castellano

Envíanos tu evento