Kontzertua: Neomak + Trikizio
Guadalupeko Ama Birjinaren jaien barruan, Neomak eta Trikizio taldeen kontzertuak.
Euskal folklorea eta elektronika uztartzen dituen proiektua da Neomak, tradizioaren eta soinu berritzaileen arteko nahasketatik sortu zena, 2021ean. Lehenengo diskoa kaleratu ostean, biran ibili dira hara eta hona, Euskal Herriko hainbat txokotan ez ezik, baita atzerrian ere: Japonian, Hego Korean, Boisen eta Georgian, hain zuzen. Geroztik, taldeak eboluzio nabarmena izan du, bai musikalki, baita formatuari dagokionez ere.
Gaur egun lau emakumek osatzen dute Neomak (Alaitz Escudero, Garazi Otaegi, Irati Gutierrez eta Leire Etxezarreta), nahiz eta zuzeneko emanaldietan bi musikari izango dituzten lagun.
Taldearen jatorrizko esentzia mantenduta baina soinu berriei aterik itxi gabe, Lazturak Orbain izeneko diskoa kaleratu berri dute: aldaketak, hausturak, barne-beldurrak guztiak onartu eta horietatik abiatuta unibertso musikal berri bat sortzea da asmoa.
- Alaitz Escudero Unanue, Garazi Otaegui Lasarte (ahotsa, panderoak)
- Leire Etxezarreta Learreta, Irati Gutierrez Artetxe (ahotsa, trikitixa, panderoak)
- Etxahun Urkizu Arsuaga (bateria)
- Eider Villalba Arrieta (teklatuak, koruak).
- Amaia Zabala: Ahotsa eta panderoa
- Olatz Aiartzaguena: Ahotsa eta Trikitixa
- Iker Hernandez: Bateria
- Imanol Jareño: Baxua
- Unai Martinez: Gitarra
Trikizio taldea 1999an sortu zen, plaza-talde peto-petoa zein bikaina da. Trikizio taldeak Euskal Herriko hamaika jaietako giroa suspertu, alaitu eta areagotu du urteak joan urteak etorri single edo kanturik entzutetsuenak duintasun guztiarekin jota. Trikizio taldeak hainbat musikari hartu ditu bere ibilbide oparo eta luzean, urtero 70 egunetik gora hiru edo lau orduko saioak emateak bere ondorioak dakartza nekearekin batera. Doan tokira joanda ere, beti ikusiko dugu Trikizio buru belarri festaren alderik zalapartatsuena indarrarekin eskainiz, gogotsu. Trikizio taldeak jaiak alaitasun biribil bilakatzen ditu, musika trebeziarekin egokituz.
Tokia: Bentan.
Lotura interesgarriak:
Neomaken weba
Guadalupeko Ama Jaien Egitaraua 2026 - Hondarribia