>
Musika

Kontzertua: Olatz Saitua + Xabier Urtasun

Kontzertua: Olatz Saitua + Xabier Urtasun en Azkoitia
Azkoitia
Lekua. Azkoitiko Ama Birjinaren Jasokundeko Parrokia.
Data. 2026ko Urriaren 10a
Ordua. 20:00
Prezioa. Entrada libre
OrganizaAzkoitiko Udala

Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren XXVII. edizioaren barruan, Olatz Saitua sopranoaren eta Xabier Urtasun organistaren kontzertua.

  • Olatz Saitua Sopranoa
  • Xabier Urtasun Organista

Olatz Saitua

Olatz Saitua, Bilbon jaioa, gitarra eta kantu ikasketak bertako J.C. Arriaga kontserbatorioan egin zituen (Maria Asunción Inda). Goi mailako ikasketak Salzburgoko Mozarteumean bete zituen Wilma Lipp-en eskutik, Sienako Accademia Chigiana eta Bussetoko Accademia Verdianan Carlo Bergonziren gidapean bi urtez ikasi eta gero. Viareggion, Sienan, Firenze eta Cosenzan La Boheme, Il barbiere di Siviglia eta Bastian e Bastianna egin eta gero Salzburgoko Landestheaterrean eta Esseneko teatroan aritu zen konpaniako kide Gilda, Adele, Blonde, Susanna, Despina, Mme Silberklang, Gretel, Olympia, Souer Constance, Tytania, Oscar, Rosina eta beste kantatuz. Bartzelonako Liceon Susanna, Zerlina, Yniold, Amore Gluck eta Monteverdi, Trujamán, Pagagena, Princesse, Tebaldo, Crobile, edo Barbarina izan da eta Teatro Realen, ABAOn, Donostian, La Coruñan, Oviedo, Córdoban, Tenerifen eta hainbat orkestrarekin ere aritu da oratorioetan soprano gisa: Carmina Burana, Exsultate Jubilate, Bachen 51. Kantata, Johannespassion eta H.moll Messe, Mahlerren 4. Sinfonía, Haendelen Messiah edo Brahmsen, Mozarten edo Faureren Requiemak kantatzen ditu.

Bilboko Kontserbatorioan eta Musikenen irakaslea da eta ganbara musika asko maite du. Bai pianoareki, bai kitarrarekin eta bai organoarekin ere hainbat errezital eskeini ditu Lied alemana, Melodie frantsesa zein Espainiako kantak eta Euskal kantak antzeztuz.

Xabier Urtasun

Xabier Urtasun Eraso Iruritan (Nafarroa) jaio zen. Hainbat instrumentutan ikasketak egin eta Pedagogiako Goi Mailako Musika Titulua lortu ondoren, garai ezberdinetako tekla instrumentuen musikarekiko interesa piztu zitzaion.

Piano ikasketak Ana García Urcolarekin egin zituen, eta organokoak Loreto Fernández Imaz eta Esteban Landartekin Donostian, eta Jürgen Esslekin Stuttgart-eko HMDKn; guztiak kalifikazio bikainenekin amaitu zituen. Halaber, klabezineko ikasketak Luca Guglielmirekin Bartzelonan eta Jörg Halubekekin Stuttgarten egin zituen, eta horiek ere kalifikazio gorenenekin bukatu zituen.

2019an hirugarren saria eskuratu zuen Ochsenhauseneko (Alemania) Joseph Gabler Nazioarteko Lehiaketan. Bakarlari gisa kontzertuak eskaini ditu Espainian, Portugalen, Frantzian, Alemanian, Hungarian eta Perun, eta organista zein klabezin-jotzaile moduan hainbat talderekin jardun du. 2021ean Olivier Messiaenen obra osoaren grabazioan parte hartu zuen Toul-eko katedralaren (Frantzia) 800. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan.

Gaur egun, Iruñeko Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionaleko klabe irakaslea eta Musikene - Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko Pedagogia departamentuko irakaslea da. Horrez gain, Orquestra del Miracle-ko kontinuista da, klabezin zein organoan.

EGITARAUA

  • Trois Improvisations - Prélude *; Nadia Boulanger (1887-1979)
  • Cantique; Nadia Boulanger (1887-1979)
  • Pie Jesu; Lili Boulanger (1893-1918)
  • Trois Improvisations - Petit Canon *; Nadia Boulanger (1887-1979)
    • Chanson d"amour
    • Lydia
    • Clair de lune
  • Mai; Gabriel Fauré (1845-1924)
  • Trois Improvisations Improvisation *; Nadia Boulanger (1887-1979)
  • À Chloris; Reynaldo Hahn de Echenagucia (1874-1947)
  • Itxasoa laino dago; Resurrección María de Azkue (1864-1951)
  • Variaciones sobre un tema vasco *; Jesús Guridi (1886-1961)
  • Ocho canciones vascas; Jesús Arambarri (1902-1960)
    • Atea tan tan
    • Txalopin txalo
    • Nere maitia
    • Kurrun, kutun
    • Ainoarra niriño
    • Arranoak bartuetan
    • Anderegeya
    • Amak ezkondu ninduen

Lotura interesgarriak:
Azkoitiko Udala
Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa 2026 - Azkoitia

euskera-castellano

Envíanos tu evento