>
Musika

Kontzertua: Olatz Salvador

Kontzertua: Olatz Salvador en Aretxabaleta
Aretxabaleta
Lekua. Zaraia Aretoa
Data. 2021ko Urtarrilaren 21a
Ordua. 19:00
Prezioa. 4,00 ? €
OrganizaAretxabaletako Udala

Aretxabaletako Zaraia aretoan Olatz Salvador abeslariaren kontzertua (Aho Uhal).

  • Olatz Salvador (Doinu eta hitzak, gitarra akustikoa eta ahotsa)
  • Julen Idigoras (Bateria, sintetizadoreak eta programazioak)
  • Borja Anton (Gitarra elektrikoa, ukelelea eta biolina)
  • Jagoba Salvador (Baxua)

Olatz Salvadorren bakarkako lehen estudioko lana bertan da iada. Zintzilik izenburupean argitaratu du donostiarrak 9 abestiz osatutako lan luzea: hauetatik zortzi Eñaut Gaztañagaren Gaztain estudioetan grabatu eta nahastu ditu eta bederatzigarrena, berriz, Oiartzungo Mecca estudioetan, Mikel eta Igor Eceizarekin. Masterizazioari dagokionez, Estanis Elorzaren Doctor Master estudioetan burutu da.

Proiektu honekin zapaldutako oholtzetan bera bakarrik ikustera ohitu garen arren, oraingoan pauso bat haratago joan nahi izan du eta musikari paregabeekin abiatu du bidaia berri hau: Julen Idigoras eta Borja Antonekin batera, ordura arte biluzik zeuden kantak janztera ausartu da, atmosfera berriei bide emanez. Gerora, Jagoba Salvador batu da konposaketa lanetara baxuak sortuz.

Hau gutxi balitz, diskoan zehar badira kolaboratzaile gisa aritu diren musikariak. Bakoitzak bere ukitu pertsonalaz blaitu eta aberastu ditu Salvadorren abestiak: Maria Bustos (Eraul), Jon Basaguren (Izaki gardenak, Libe) nahiz Juantxo Arakama (Glaukoma). Hitzak Salvadorrenak diren arren, Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi bertsolarien luma nabarmendu da diskoko abestiren batean.

Diskoa amaitzeko, ordea, are gertukoagoak dituen musikariengana jo du: Eduardo Salvador eta Iñaki Salvador musikari paregabeak bidelagun (Mikel Laboa, Benito Lertxundi ), Mecca estudioan grabatutako Kulunka abestia aukeratu du, aitak lo-kanta gisa jotzen zion Greensleeves abestiaren moldaketa. Bi belaunaldi elkartzean sortutako sinergiak ageri dira pianoaren, kontrabaxuaren eta ahotsaren artean.

Irudiei dagokienez, Nagore Legarreta argazkilariaren eskutik datoz, argazkilaritza analogikoari eta inperfekzioari garrantzia handia emanez eta berezkoa duen esperimentaziorako grinaz baliatuz. Diseinu eta maketazioa Maitane Gartziandia diseinatzailearen esku geratu da, bien arteko elkarlan bat abiatuz.
Olatzek salto egin du eta mota ezberdinetako paisaien bila abiatu da, berak sortutako abestiek eskatu dioten eremuetara. Ez dator bakarrik, gainera: berarekin jaio da Airaka disketxea, eta euskal musika eszenari lotutako proposamen berritzaleei bozgorailua ematera dator.

Lotura interesgarriak:
Olatz Salvadorren weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento