>
Musika

Kontzertua: Oskorri + Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Banda

Kontzertua: Oskorri + Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Banda en Errenteria
Errenteria
Lugar. Errenteriko Udal Polikiroldegia.
Fecha. 17 de mayo de 2014
Hora. 20:00
Precio. 5 €
OrganizaEresbil - Euskal Musikagileen Artxiboa

OSKORRI - Hogeitahamabost urte baino gehiagoko karrera musikal batekin, beraien unibertsaltasun, kalitate eta aberastasunagatik bereiztuak izan dira. Kurioski penintsulako folk-talde onena bezala katalogatuak izan dira, beraien jatorria, kale eta industria munduan oinarritua dagoelarik.
Hogei ta hamabi diska (hiru bikoitzak), liburu bat "111 kantu", 1990-ean argitaratu zena, eta izenburuak esaten duen bezala 111 abestiz osatua dagoena. Lan honek taldearen garrantzia azaltzen digu.
Taldearen parte hartzaileak:

  • NATXO DE FELIPE - Perkusioa, gitarra, ahotsa.
  • ANTÓN LATXA - Gitarra akustikoa, ahotsa.
  • BIXENTE MARTINEZ - Gitarra elektrikoa,  mandolina.
  • XABIER ZEBERIO - Biolina, ahotsa.
  • GORKA ESCAURIAZA - Baxu elektrikoa.
  • IÑIGO EGIA - Perkusioa.
  • JOSU SALBIDE - Alboka, txirula, gaita.

Errenteriako Musika Banda Euskal Herriko musika talderik zaharrenetako bat da. 1864. urtean sortua, musika talde honek izen ezberdinak izan ditu, Elkarte Filarmonikoa (1864), Udal Banda (1943) eta Errenteriako Musika Banda (1948).
Musika Bandak zuzendari esanguratsuak izan ditu, hauen artean aipagarrienak Hipólito Gezala, Jose María Iraola, Gabino Zarranz, Valentín Manso, Ignacio Ubiria, Jose Luis Mate, Don Carlos Rodríguez edota gaur egungo zuzendaria den Aitor Mitxelena.
Taldeak lortu dituen sarien artean Zaragozako Banden Lehiaketa Nazionalean lortutako 2. saria (1969) eta Zallan ospatu zen Euskadiko Musika Banden Lehiaketan lortutako 1º saria dira aipagarrienak. Gainera kontzertu garrantzitsuak eskaini ditu, hauen artean Donostiako Musika Hamabostaldian (1995-1998), Musikaste (1995-2006), Castro Urdialeseko Musika Banden Igo Alarde Nazionalean, Hondarribiaren 800 urteurreneko kontzertua, eta Bordeleko Nazioarteko Jaialdian.

euskera-castellano

Envíanos tu evento