>
Musika

Kontzertua: Ramona`s First Evil Boyfriend

Kontzertua: Ramona`s First Evil Boyfriend en Arrasate/Mondragón
Arrasate/Mondragón
Lekua. Arrasate
Data. 2026ko Urriaren 9a
Ordua. 19:30
Prezioa. 5 ? €
OrganizaArrasateko udala

Ramona`s First Evil Boyfriend taldearen kontzertua.

Ramona"s First Evil Boyfriend, Andrea Pozok (Azkoitia) eta Josemari Unanuek (Hendaia), apirilean, konfinamentu garaian, sortutako duo bat da. Hasiera batean demo batzuk grabatu genituen micro casete batean, eta azkenik, iralean, gure lehen lana osatzen duten zortzi kantak grabatu genituen gure etxeko trastelekuan. Erabat autoproduzitutako diska da (masterra ezezik, honekin laguntza izan genuen eta): gu geu aritu gara abestien konpozizio, grabaketa eta produkzio lanetan, baita portaden disenuan eta gure lehen bideoklipan ere.

Gure influentziei dagokionez, gure estiloa lo-fi, dream pop eta folk-aren nahasketa dela uste dugu, eta lehen lan honetan soinu intimoa, xinplea, lortu nahi izan dugu, baina inprobizazioaren esentzia hori galdu gabe, momentuan etortzen zitzaiguna grabatzen.

Oraindik zuzenean jotzeko aukera izan ez dugun arren, taula gainera igotzeko desiatzen gaude gure kantuak entzun nahi dituen edonorekin konpartitzeko.

Lotura interesgarriak:
Sarreren On Line Salmenta
Arrasateko Udala
Ramona`s First Evil Boyfriend-en facebook-a

euskera-castellano

Envíanos tu evento