Kontzertua: Ruper Ordorika

Ruper Ordorika abeslari oñatiarrak eskainiko duen kontzertua. Oraingoan bakarka arituko zaigu: gitarra eta ahotsa. Kontzertu berezia Era elektrikoan nahiz era akustikoan mugak gainditzeko gai den musikaria da Ruper Ordorika.
RUPER ORDORIKA, Oñatin jaio zen 1956ean. Musika zalea betidanik, hamabi urterekin Gasteizera joan zen bizi izatera. Giro ilun eta jarrera sortzaileren aurkako garai hartan iragan zen rock anglosaxoian zituen idoloei jarraitzetik kantuak euskaraz idaztera eta euskal kantutegi zaharra ikastera.
Ruper Ordorika ezaguna zen Bilboko euskal kultura zirkuluetan 1980ean bere lehen diskoa, erregistratu zuenerako. Gasteizen ikasle denboretan eta, gero, Bilboko Unibertsitatean aritua zen hainbat antolamendu eta ekintzetan. Pott Bandaren sorrera aipatu behar da haien artean, gerora kantariaren ibilbidean edukiko zuen garrantziarengatik. Bertan elkartuko zen aurrerantzean hain harreman emankorra edukiko zuten adiskideekin: Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Joxemari Iturralde.
Diskografia:
- "Hodeien azpian" - 2011
- "Haizea Garizumakoa" - 2009
- "Hamar t`erdietan 10.30 p.m." - 2008
- "Memoriaren mapan" - 2006
- "Hiru Truku. Nafarroako Kantu Zaharrak" (Ruper Ordorika, Joseba Tapia, Bixente Martinez) - 2004
- "Kantuok jartzen ditut" - 2003
- "Ruper Ordorika" (Recopilación) - 2002
- "Hurrengo goizean" - 2001
- "Gaur" (En directo) - 2000
- "Dabilen harria" - 1998
- "Hiru Truku II" (Ruper Ordorika, Joseba Tapia, Bixente Martinez) - 1997
- "So`ik`so" - 1995
- "Hiru Truku" (Ruper Ordorika, Joseba Tapia, Bixente Martinez) - 1994
- "Ruper Ordorika&Mugalaris" - 1992
- "Bilduma bat" - 1992
- "Ez da posible" - 1990
- "Henry Bengoa inventarium" (+ Bernardo Atxaga) - 1988
- "Bihotzerreak" - 1985
- "Ni ez naiz Noruegako errege" - 1983
- "Hautsi da anphora" - 1980
Lotura interesgarriak:
Ruper Ordorika-ren weba