Kontzertua: Rural Zombies + En Tol Sarmiento

Elgoibarko San Bartolome jaien barruan, Rural Zombies eta En Tol Sarmiento taldeen kontzertuak.
RURAL ZOMBIES - Zestoako boskote gazte hau indartsu agertu da merkatu independentean Bat izenburuko bere lehen LParekin, non bandaren aurreko lanak -Stones EPa- utzitako inpresio ona berretsi baitute.
Taldearen pop-rockeko piezak lehen entzunalditik barneratzen dira eta dantzarako gonbita egiten dute. Diskoaren ekoizlea Eñaut Gaztañaga izan da, Grises taldeko abeslaria eta gitarrista, eta grabazioa haren estudioan egin da. Norbaitek The Cranberriesekin alderatu baditu ere, beren estilo propioa garatzen ari dira eta ez dira inoren imitatzaile.
- Julia Urreaga (ahotsa)
- Manu Rodríguez (gitarra)
- Luken Etxeberria (gitarra)
- Marcos Pérez (baxua)
- Aratz Etxeberria (bateria)
EN TOL SARMIENTO (E.T.S.) Iekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean. 18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen: Bi gitarrista, Iñigo Etxezarreta eta Ruben Campinun, eta baterian Floren Nuela. Dena den, Kampik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Hirukotea, punk-rock abestiak bersionatzen hasi zen, Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeen eraginpean. Hilabete gutxien ostean, taldea abesti propioak konposatzen hasi zen.
2006 eta 2007 artean Arabar Errioxatik kontzertuak ematen hasi ziren, Bujo tronpeta-jolea ezagutu arte. Geroztik, E.T.S.-k etorkizunean jorratuko zuen estilo berri bat hasi zen jotzen: Ska. Hurrengo urtean, 2008an, taldeak berak ekoiztu zuen "VendimiaSeleccionada", sei abestiz osatutako maketa-diskoa. 2009. urtean Lucas sartu zen taldean, tronboia esku artean zuelarik, taldeak gaur egun mantentzen duen egitura finkatuz: gitarra, bateria, baxua, tronboia eta tronpeta. Arrazoi profesionalengatik, 2011an Bujok taldea utzi behar izan zuen eta bere lekua Ruben Terreros tronpeta-joleak hartu zuen. Aipatu beharra dago, 2009 eta 2010. urteetan zehar Luko saxofoi-jolea taldean egon zela, baina Bujoren antzera, arrazoi pertsonalak zirela medio, taldea utzi behar izan zuen.
2012. urtean "Hacia la Luna" diskoa grabatu zuten Logroñoko Sonovision Rock Lab estudioetan, Dan Diez-en eskutik. Taldeak, Baga-Biga diskoetxearekin batera hasi zen lanean eta aldi berean, E.T.S.-ren abestiak Euskal Herri osotik hasi ziren entzuten. Beste alde batetik, kontzertu asko hasi ziren jotzen betiko zonaldetik kanpo, zuzeneko indartsu eta alaitsu bat eskainiz. Pixkanaka, jarraitzaile gehiago hasi ziren nabarmentzen, gehien bat publiko gaztea.
Bi urte geroago, 2014. urtean, "Zure Mundua" izeneko hirugarren lana grabatu zuten Usurbilgo Higain Estudioetan, Haritz Harreguyren eskutik. Taldea izena hartu eta jarraitzaile kopurua handituz joan zen.
Hurrengo urtean, 2015ean, Gasteizen ospatutako baina Oiongo San Bizente ikastolak antolatutako Araba Euskaraz egunerako abestia E.T.S.-k konposatu zuen. Urte berean, taldeak "Beldurrik ez" laugarren lana grabatu zuen SONIDOXXI estudioan (Galar, Nafarroa), Javi San Martinen eskutik. Disko motzagoa, soilik euskaraz eta rock-eroagoa. Durangoko Azokan aurkeztu eta lehenengo 10 salduetan sartu zen.
- Iñigo Etxezarreta - Gitarra eta Ahotsa
- Rubén Campinún - Baxua eta koruak
- Floren Nuela - Bateria
- Javier Lucas - Tronboia
- Rubén Terreros - Tronpeta
Tokia: Maalako parkean.
Lotura interesgarriak:
Rural Zombies-en facebook-a