>
Atari zabaleko ekintzak

Kooperatiben arteko lasterketa solidarioa

Kooperatiben arteko lasterketa solidarioa en Aretxabaleta
Aretxabaleta
Lekua. Aretxabaleta
Data. 2019ko Urriaren 20a
Ordua. 11:00

Urriak 20ean, Aretxabaletako Urkulu urtegian ospatuko da Kooperatiben arteko IV. Mundukide Lasterketa Solidarioa - Mozambike, Brasil eta Kolonbiako milaka pertsonen gaitasun sozioekonomikoa sendotzen jarraitu ahal izateko babesa lortu nahi du Mundukidek kirol topaketa erakargarri honekin.Bosgarren urtez jarraian urtegia, partaidetzaren, elkartasunaren eta konpromisoaren aldeko topaleku bilakatuko da. Kooperatibagintza espiritua eta honen eredu ekonomiko eta sozialaren onurak munduko bazter guztietara hedatuaz jarraitu ahal izateko.


Izan ere, ia 20 urte daramatza Mundukidek, Mozambike, Kuba, Brasil, Kolonbia, Ekuador, Ekuatore Ginea eta Zimbabwe bezalako herrialdeetako emakume eta gizonen errenta gaitasuna handitzeko bertako herritarrekin lan eredu kooperatiboa elkarbanatuaz.

Lasterketaren  helburuak ezagututa  zaila delako eskuak tolestuta gelditzea eta geldirik egotea baino komenigarriagoa izaten delako  PAUSOA EMATEA, zatoz zu ere igande goizean goizeko 10:00etan naturgune paregabean antolatu dugun elkartasun eta kirol festara.

3 modalitate eta parte hartzeko 3 aukera
Lasterketa : Kooperatibetako kideen arteko 3 pertsonako ekipotan lehiaketa. (7km). Goizeko 11:00 etan.  Mas /fem /mixto
Nordic Walking: Publiko guztiarentzat. 7 kmko erakustaldia (ez da lehiakorra) Goizeko 10:30etan. Bakarkako froga da.
Oinezko ibilaldia: Publiko guztiarentzat 7 kmko erakustaldia (ez da lehiakorra) Goizeko 10:30 etan. Bakarkako froga da.

Izen-ematea on line egiteaz gain bakoitzak bere kooperatiban eta lasterketa egunean Urkulun bertan egin dezake goizeko 9:00etatik 10:00etara bitartean. Izena emateaz bat, istripu asegurua, kamiseta eta opari zozketaz gozatzeko aukera izango duzu.

Egizu hemen izen ematea eta ordainketa berriz,  Laboral Kutxako  3035 0001 59 001 013 0683  zenbakian.

Lasterketari esker jasotako dirua, MOZAMBIKE programara bideratuko da. Ahailik eta nekazari gehienen bizi baldintzak hobetzen jarraitzeko helburuarekin.


Lotura interesgarriak:
Izenemateak

euskera-castellano

Envíanos tu evento