LABO GO50: "Argilunak - Itzalekin dantzan"

LABO GO egitarauaren 50. edizioaren barruan, Komorebi Produkzioak konpainiak "Argilunak - Itzalekin dantzan" dantza ikuskizuna aurkezten du. Amaieran partaideekin solasaldi bat izango da.
- Ideia eta zuzendaritza: Garazi Egiguren Urkola.
- Proiekzio Bisualak: Amaia Santamaria.
- Musika: Mattin Zeberio.
- Koreografia: Nerea Gurrutxaga eta Garazi Egiguren.
- Interpretea: Garazi Egiguren.
- Jatorrizko Testua: Bilgune Feminista. Laudio 2024.
- Moldapena: Komorebi Produkzioak.
Argilunak ikuskizun interdisziplinar bat da, dantza eta ikus-entzunezkoak uztartuz, dolua, bizitzaren izaera duala eta argi-ilunen koexistentziari lekua ematen diona esperientzia emozional partekatuan.
Komorebi Produkzioak dantza eta ikusentzunezkoen fusioan oinarritzen den konpainia da. Euskal kultur ekintzailetzatik abiatuta, diziplinarteko sorkuntza sustatzen dugu, enpatia eta ahizpatasuna ardatz hartuta. Emakume sortzaileen lidergopean, artea euskaratik nazioartera zabaltzea dugu helburu.
Ordutegia:
- 18:45 Ateak irekitzea
- 19:00 Sortze-prozesuaren erakustaldia (fisikoa eta akademikoa)
- 19:40 Solasaldia
Doako jarduera / Erreserbatu zure sarrera: www.kutxafundazioa.eus/sarrerak
Lotura interesgarriak:
Laboren weba
Node Kultur Elkartearen weba
On Line erreserbak
Kutxa Fundazioaren weba