>
Turismoa

Lapurriturri "Izarren Behaketa"

Lapurriturri
Irun
Lekua. Irun
Data. 2020ko Abuztuaren 12a
Ordua. 21:30 - 23:30
Prezioa. Entrada libre
OrganizaIrungo Udala

Irungo Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak kudeatzen duten Lapuriturriko informazio puntuak aurtengo laugarren irteera eskainiko du.

Datorren abuztuaren 12, asteazkena, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia saileko bi lagunen gidaritzapean bertara hurbildutakoek izarrak, sateliteak, planetak, ... ikusi, identifikatu eta beraien ezaugarriak ezagutuko dituzte. Aurreko aldietan bezala, bai begi bistaz, bai teleskopio bidez Aiako Harriko iluntasunean, eta ilargi argirik gabe, udako zeru izartsuaz gozatu ahal izango dute bertaratutakoek.

Prebentzio-neurri bereziak hartuko ditugu Covid-19 protokoloaren arabera: familia-unitateen arteko segurtasun-distantziak mantenduko dira. Gel hidroalkoholikoa egongo da zure eskura informazio-gunean. Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.

Zer Eraman: Maskara, mendian ibiltzeko arropa eta oinetako aproposak, linterna, berokia eta manta.

Lekua: Aiako Harriak parke naturalean zehar.

Biltzeko lekua: Lapuriturriko informazio gunean. (GI-3454 errepidea, 11,470PK, Erlaitz)

Prezioa: Doan

Oharra: Tokia agortuta.

Lotura interesgarriak:
Aranzadi Zientzia Elkartearen weba
Irungo Udala

euskera-castellano

Envíanos tu evento