>
Artea

Larraulgo EkoMuseoa

Larraulgo EkoMuseoa en Larraul
Larraul
Lekua. Larraulgo Museo Etnografikoa
Data. 2025ko Urtarrilaren 1tik
2025ko Abenduaren 31ra

Ordua.
Prezioa. 2,00 ? €
OrganizaLarraulgo Udala

Larraul Tolosaldean (Gipuzkoa) kokatuta dagoen herria da. Mendeetan zehar nekazaritzatik bizi izan den arren, gaur egun, bertako ohiturak errespetatuz eta bere bizi kalitatea hobetzeko asmoz, etengabe bide berriak jorratzen ari da. Horren erakusle da herria sakontasunean erakusteko asmotan sortu dute Ekomuseoa. Proiektu berri honek, bere eskaintza zabalarekin Larraulgo herria ezagutzeko jakin-mina guztia asetzea du helburu. Bertara hurbiltzen bazara, museoan, elizan, tailerretan, errotan, baserrietan zein ibilbideetan ikasiz gozatuko duzu.

Museo etnografikoa
Larraulgo museoa, herritarren borondateari esker sortu zen 1998.urtean. Bertan ikusi daitezkeen piezak (lanerako tresnak, sagardo tolarea, beheko sua, argazki zaharrak...) nekazarien bizimodua isladatzen dute. Honetaz gain sarrerako ikus-entzunezko proiekzioak, Larraulgo iragana eta gaur egungo errealitatea hobeto ezagutzen lagunduko dugu.

Eliza:
San Esteban elizak ondare kultural eta sozial garrantzitsuak eskaintzen dizkigu. Erretaula nagusiaren atzean, XVI. mendeko grisalla ikusi dezakegu (Gipuzkoako bakarra). Eliza honen inguruan Larraul udalerri gisa sortua da 1840. urtean. San Estebango jaietan, elizako dorretik plazara jaisten da euskal folkloreko "Pello Josepe" pertsonaia.


Larraulgo Ekomuseoak aukera ematen du azken hamarraldietan euskal landa eremua nola eraldatu den interpretatzeko.

Museoko pieza gehienek nekazaritzaren inguruko kontakizunak agertzen dizkigute (laiak, goldeak, gurdiak, lanabesak, lapikoak...) Baina badaude baita ere erlijioa, merkataritza, kirola, guda, festa eta emigrazioari buruz hitz egiten diguten piezak., hauek bertan ikusgai daude 1998tik, bizilagunek emandako piezak direla azpimarratu behar da.

Larraulgo Ekomuseoak landa eremua eta bertako ondare kulturalak balioan jartzeko balio du era zuzen batean.

Bixita gidatuak
Ordubeteko iraupena duen bixita museoan. Baserri eta Landa Eremuan erabili ohi ziren piezen inguruko azalpen gidatua.
Eliza - XVI. mendeko Grisaillea
Larraulgo eraikinik zaharrena dela esan daiteke, eta bertan ikus daitekeen XVI. mendeko Grisaillea Gipuzkoan mende horretako bakarra.

Natura ibilbideak
Larraulgo Herritik habituta hainbat ibilbide zoragarri daude Ernio ingurua ezagutzeko. Hauen artean https://www.gipuzkoanatura.eus/eu/sarea/-/ibilbide/SL-Gi_45

BIXITA GAITZAZU
Deitu edo Whatsappa bidali 634289327
Iraupena Ekomusoeko bixita ordu bete
Kostua: 2 euro/pertsonako.
Taldeentzat eskatu aurrekontua
Bisitak euskaraz, gaztelera, ingelesez eta frantsesez egiten ditugu.

Bixitak egiteko erreserbatu
- 943693042/ 634289327 kultura@larraul.eus

Lotura interesgarriak:
Larraulgo Ekomuseoa

euskera-castellano

Envíanos tu evento