Legazpiko Euskal Burdinaren Museoa

Euskal Burdinaren Museoa, Burdinolen Ibilbidean kokatzen da eta, bertan, industrializazio-aurreko garaian gizakiaren, ingurunearen eta burdina-lanketaren artean zegoen harreman estua adierazten da, betiere abiapuntu gisa Euskal Herria hartuta. Euskal Burdinaren Museoa Burdinolen Ibilbidearen ataria da.
Euskal Burdinaren Museoak, Euskal Herrian burdinak izan zuen garrantzia eta historia ulertzeko argibideak ematen dizkigu. Antzinako lanbideak ezagutuko ditugu: olagizonak, meatzariak (maketa eder batek meategi bat aurkezten digu) edo ikazkinak, tamaina errealeko txondor baten bitartez lanbide gogor honetan murgiltzeko aukera dugularik, gainera Euskal Herriko ikazkin famatuenaren historia ere ezagutzeko aukera izango dugu, hau da, Olentzero.
Bisitak
Txanda eskatu behar da. Gainontzeko egunetan aurrez hitzordua eskatuta bisitatu daiteke ere (943 73 04 28)
Talde eta ikastetxeentzako bisitetan adituak.
Urte osoan zehar familientzako planak (egutegia kontsultatu).
Euskal Burdinaren Museoa, Burdinolen Ibilbidean kokatzen da eta, bertan, industrializazio-aurreko garaian gizakiaren, ingurunearen eta burdina-lanketaren artean zegoen harreman estua adierazten da, betiere abiapuntu gisa Euskal Herria hartuta. Euskal Burdinaren Museoa Burdinolen Ibilbidearen ataria da.
Euskal Burdinaren Museoak ikuspegi desberdinetatik aztertuko du burdina, kontutan izanik: alde teknologikoak, historikoak, zientifikoak, ondarezkoak, industrialak, gizarte-mailakoak, paisajistakoak, Proiektuak, alde batetik burdinak gizakientzako ekarri zuen abantaila erakusten du eta, bestetik, burdinak Euskal Herrian eragin zuen industria-garapena azaltzen du.
Museoak iragana irakurtzea ahalbidetuko du, betiere ezagueraren planteamendu berritzaileak erabiliz eta horiek transmititzeko teknologia berrietaz baliatuz; horretarako, baliabide desberdinak erabiliko dira erakusketan.
Hauek izango dira Museoaren eduki-gaiak:
- 1. Gunea.- Burdingintza:
- Burdinaren iraultza
- Burdina, zibilizazioen motore
- Burdinaren sekretuak
- Burdina eta Euskal Herria
- 2. Gunea- Paisaia:
- Naturak eragindako inguru-aldaketa
- Giza jarduera mea eraldatzean
- Giza jarduera basoa eraldatzean
- Gizakiaren eta naturaren arteko elkarmenpekotasuna
- Iraunkortasunaren printzipioa
- 3. Gunea- Artea eta Mitologia:
- Pintura, eskultura, literatura, musika, eta burdina
- Elezaharrak
- 4. Gunea- Burdingaia:
- Mea nagusiak
- Azalpena eta lorpena
- Meatokiak Euskal Herrian
- Aztarnak paisaian: zainen kokapena
- 5. Gunea- Meagintza: mea ateratzea:
- Mea ateratzeko teknikak. XVI.mendea
- Meatze-paisaia
- Meategi motak
- Bilakaera teknologikoa mea ateratzeko lanetan
- Meatokiak Euskal Herrian
- 6. Gunea- Energia erregarria: egur-ikatza:
- Egur-ikatza
- Basoa: paisaiaren aldaketa
- Ikatza egiteko prozesua
- 7. Gunea- Haizeolak: burdinola lehorrak edo haizezkoak:
- Kokapena
- Teknologia: eraikitzeko prozesua eta ezaugarriak
- 8. Gunea- Zeharrolak: burdinola hidraulikoak:
- Gune hidraulikoak. Uraren indarra
- Sua. Erredukzioa eta mailuketa
- Arkitektura eta ingeniaritza
- Euskal Herriko burdinolen mapa
- 9. Gunea- Lurra, sua, airea, ura, burdina:
- Burdina lantzeko prozesu teknikoaren ideia nagusiak laburbiltzen dituen ikus-entzunezkoa.
- 10. Gunea- Burdinatik altzairura:
- Zer da burdina?
- Zer da altzairua?
- Burdinaren eta altzairuaren propietateak eta aplikazioak
- Lortzeko metodoak: zuzena, zeharkakoa
- Zementazioa
- Burdin eta altzairu motak
- 11. Gunea- Antolaketa sozioekonomikoa:
- Dramatizazioa antzerki birtualaren formatuan. Ekintza benetako eszenatokian burutzen da eta, bertan, burdinarekin zuzenean edo zeharka lotura duten lanbideak, jarduerak eta pertsonak agertuko dira.
- 12. Gunea- Burdinaren eraldaketa: forja eta galdaketa
- Galdaketak
- Forja
- Burdinola nagusiak eta txikiak
- Burdinolak
- Tailer espezializatuak
- 13. Gunea- Berrikuntza teknologikoak:
- Sutegia
- Kojinetea
- Hauspoa
- Palanka
- Palatxoen gurpila
- 14. Gunea- LENBUR Proiektua:
- Eskualde mailako proiektuak
- Eskualdez gaindiko proiektuak
Museoaren zerbitzuak.
- Museoaren erakusketa iraunkorra ikusteaz gain, bisitariek Museoaren jatetxean eskaintzen diren plater goxoak dastatzeko aukera izango dute. Bertan, xehetasun guztiak zaindu dira jatetxeak industria-ezaugarriak izan ditzan eta alde horretatik berezia da.
- Modu berean, Museoaren dendan gure eskualdean eskuz egindako produktu ugari erosi ahal izango du bisitariak.
- Lenbur Urola Garaia Eskualdeko Turismo Bulegoa
Mirandaola Parkea
Telleriarte, z/g
20.230 Legazpi
Tel: 943-730428
Fax: 943-733163
E-mail: Mirandaola@lenbur.com
www.lenbur.com