>
Turismoa

Luberri Ikasgune Geologikoa

Luberri Ikasgune Geologikoa en Oiartzun
Oiartzun
Lekua. Luberri Ikasgune Geologikoa
Data. 2024ko Urtarrilaren 1tik
2024ko Abenduaren 31ra

Ordua.
Prezioa. 3,00 euro €
OrganizaLuberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa

Luberri Ikasgune Geologikoan Oiartzungo bailararen, Oarsoaldearen eta Aiako Harria Parke Naturalaren aberastasun geologikoa eta paleontologikoa ezagutuko ditugu.

Azken 1.000 milioi urteetan zehar bidaia zoragarria egingo dugu. Fosilak eta arrokak gertatutakoaren gidaririk hoberenak izango dira.

Museoak bi areto tematiko dauzka:

  • Euskadiko historia geologikoa. Euskal geografiaren fosilik adierazgarrienak azaltzen dira. Gainera, azken 600 milioi urtetan bizi ziren landareei eta animaliei buruz informazio osoa ageri da.
  • Arrokek dituzten geruzak, fosilak eta mineralak ezagutuko ditugu eta jatorrietan, bizitzaren eboluzioan eta bizi garen espazio fisikoa eratzeko prozesuetan sakonduko dugu.
  • Oiartzungo bailararen geologia. Bigarren aretoan Aiako Harria Parke Naturala eta Oarsoaldea sakonago ezagutuko dugu.

Bisita Gidatuak aldez aurretik telefonoz hitzartuak.

Ezaugarriak: oinez.
Iraupena: ordubete.
Prezioa: 3,00 €/pertsona .
Taldeak: gehienez 30/40 pertsona.

Ordutegia:
A ldez aurretik hitzartua (malgua).
Asteartetik larunbatera: 9:30-14:00/16:00-18:00
Astelehen eta igandetan itxita.

Oharra: Adin guztietarako.

Luberri-Oiartzungo Ikasgune Geologikoa
Pagoaldea pol., 41-42
Ergoien auzoa
20180 Oiartzun
Tel.: (00 34) 943 260 593 / 594
E-mail: geoluberri@euskalnet.net

Lotura interesgarriak:
Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikora
Oarsoaldea Turismo

euskera-castellano

Envíanos tu evento