Lurrinezko Trenen Txangoak
Txango hauekin bisitariek beren aiton-amonen bidaiatzeko modua ezagutu eta gozatzeko aukera izango dute. Tren horrek ohiko ibilbidea egingo du: Azpitiko tren-geltokitik, hots, museoaren egoitzatik, Lasaora. 5 kilometroko bidaia da, mendi artean egiten dena, gure Gipuzkoako paisaia berde eta naturalena erakusten diguna.
Lurrunezko trenaren zerbitzua larunbat, igande eta jaiegun guztietan eskainiko da (astelehenak izan ezik), Domu Santuen zubiraino (azaroak 1)
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak.
Horrez gain, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik beteena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa.
Ordutegia:
Larunbatak - 12:00etan eta 17:30etan
Igande zein jaiegunetan - 12:00etan.
- Halaber, Fundazioak gogorarazi nahi dizue, familia-bisitaldi gidatuak egiteko aukera dagoela.
- Ekimen horrek 3,00 euroko kostua du, museoan bisitaldia egiten bada bakarrik; eta 6,00 euroko kostua, lurrun trenean bidaia ere egin nahi bada.
- Interesatuek harrera-lekuan eman behar dute izena. Goizetan euskaraz egingo da bisitaldi gidatua, eta arratsaldetan, berriz, gazteleraz.
- Familientzako beste aukera bat da gida erosi eta museoan bisitaldia beren kabuz egitea.
tren museoa airetik 1280x720 from BEM FUNDAZIOA on Vimeo.
Lotura interesgarriak:
Trenaren Euskal Museoa