Magia Ikuskizuna: El Mago Pop

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, El Mago Pop-ek "La gran ilusión" magia ikuskizuna eskainiko du.
Antonio Díaz, El Mago Pop, Discovery Max-eko magia-izarrak, La gran ilusión ikuskizuna aurkezten digu, dagoeneko 450.000 ikuslek baino gehiagok ikusia duten lana.
La gran ilusión ondoen baloratutako ikuskizuna da era guztietako ikusleentzako ikuskizunen artean. Umorea, objektuak manipulatzeko teknika bikaina, musikaren hautespen harrigarria eta magia original eta txundigarria konbinatu, eta absurduaren bidez komunikatzen du guztia. Eszenaratzean, pantaila handi bat eta ikus-entzunezko bitartekoak erabili dira, ikus-entzule guztiak bete-betean murgildu daitezen ikuskizunean.
Ordutegia:
- Urtarrilak 26, 27: 20:30
- Urtarrilak 28: 12:00, 18:00, 21:00
- Urtarrilak 29: 12:00, 17:00, 20:00
Lotura interesgarriak:
Donostia Kultura
El Mago Pop-en weba