Mairuaren Alardea - Antzuolako Alardea
Mairuaren alardea Antzuolatarrek garai batean irabazi zuten bataila omentzeko asmotan egiten da. Bataila hau, orain dela mila urte Kordobako kalifaren, Abdelrramán III, tropen aurka gauzatu zuten.
Bertan bi gertakari goraipatzen dira. Lehenik, Foruen galera aurretik euskal herrietan arma eta milizien egoera jakiteko urtero ospatzen ziren alardeak. Baina alardeak egitea galdu eta 1876an euskal foruak desagertu ondoren, Euskal Herri osoan garai bateko ospakizunak berreskuratzeari ekin zitzaion, eta 1881. Urtean Mairuaren pertsonaiarekin alardea egiteari ekin zitzaion Antzuolan. Bigarrenik, 920. urtean, ustez, Baldejunkeran antzuolarrok mairuen kontra izandako borroka aitzakia hartuz, herri izatearen harrotasuna ere adierazi nahi da.
Bi zati ditu ospakizunak: batetik, kaleetan zehar egiten den desfilea; eta, bestetik, Herriko plazako ekitaldia.
Aurten:
- Mairua, Abderraman IIIa bezala azalduko da karakterizatuta, sinbolizatzen duen pertsonaia historikoa horixe delako.
- Musika eta dantza:
- Segurako alborada, troparen errebista egiteko
- Oinarin dantza taldearen "Trokeo Dantza"
- Iparragirrek Antzuolari eskainitako bertsoak
- Ion Gurutz Biteriren "Alardearen Martxa Berria"
- Hasiera 19:00etan izango da
Lotura interesgarriak:
Herriko Jai Nagusiak - Antzuola
Antzuolako Alardearen weba
Antzuolako Udala