>
Turismoa

Mater Museoa - ITSAS HONDAKIN ARRANTZA

Mater Museoa - ITSAS HONDAKIN ARRANTZA en Pasaia
Pasaia
Lekua. Pasaia
Data. 2025ko Abuztuaren 23a
Ordua. 11:00-02:00
Prezioa. 5,00 ? €

Gure Kantauri maitearen kontserbazio aktiboko abentura, arrantza ekologikoaren bitartez itsas ingurunearen zaintzaile bihurtuko gaituena bizitza osorako.

- Nabigatu aktiboki itsaso zabalean, eta hartu parte tripulazio ekoaktiboan
- Ikasi hondakinak itsasora sartzeko bideei eta sortzen dituzten inpaktuei buruz
- Pentsatu gure egunerokoan eskura ditugun irtenbideei buruz

MATER bezalako eszenatoki paregabean, dibertsioa eta ingurunearen zaintza aktiboa bateratzen dituen formula fantastiko bat aurkezten dugu. Emozioa bermatuta dago: Imajinatzen al duzu sare bat bota eta urtez ur gainean egon zitekeen botila bat jasotzea? Edo gure urak kutsatzen dituzten mikroplastiko txiki ikusezinak deskubritzea? Zure eskuekin itsasoa garbitzearen harridurak, kontzientziak eta pozak esperientzia hau zurekin betiko geratzea eragingo dute.

Instrumentazio espezifikoa eta lanerako berariaz diseinatutako dinamika erabiliko ditugu. Punteria, ikusmena, maina eta sokei eta salabardoei tira egiteko indarra beharrezkoak izango dira patroiaren klaxonarekin txandakatzen ditugun bitartean  begiztatze, sare eta salabardo lanetan. Itsas ingurunea zaintzeko talde-lana.

Jarduera bat baino gehiago da, kontserbazio aktiboko abentura bat da, non itsasoak desafio egiten digun eta erdibana saritzen gaituen. Kantauri itsasoarekin izango duzun benetako lotura, ikusiko duzunagatik ez ezik, sentituko duzunagatik  eraldatuko zaituena: aldaketaren parte izatearen harrotasuna.

OHARRAK:

Mugikortasun urriko pertsonentzat jarduera ez irisgarria.
12 urtetik gorako pertsonentzat zuzendua.
Oinetako eta arropa erosoak eta meteorologiaren araberakoak gomendatzen dira.
48 ordu lehenago jarduera berrestea, baldintza ozeanografiko eta meteorologikoen arabera.
Fidantza behar duen doako jarduera bat da etortzeko konpromisoa bermatzeko.
5 €-ko pertsonako fidantza jarduerara etortzerakoan bueltatuko da
Jardueran partehartzea anitza izan dadin pertsona bakoitzak gehienez 4 plaza erreserbatu ahal izango ditu

Lotura interesgarriak:
Sarrerak Online

euskera-castellano

Envíanos tu evento