>
Artea

Menchu Gal erakusketa aretoa

Menchu Gal erakusketa aretoa en Irun
Irun
Lekua. Menchu Gal Erakusketa Aretoa
Data. 2025ko Urtarrilaren 1tik
2025ko Abenduaren 31ra

Ordua. 18:00-21:00
Prezioa. Gratris / doan €
OrganizaIrungo Udala

Menchu Gal erakusketa aretoa 2010ean inauguratu zen, margolari irundarraren irudia oroitzeko eta, hasiera batean, Bidasoko margolarien pintura erakusteko leku bat izateko.

Irungo Udalak akordio bat sinatu zuen Menchu Galekin berarekin 2007ko abuztuan, 37 obra erosteko. Erositako obra-multzoan, 30eko hamarkadaren hasieratik 90eko hamarkadara arte egin zituen mihiseak daude, eta bere obra ezagunenetako batzuk biltzen ditu, besteak beste, "Paisaje de Tardets" (1938), "Retrato de Carmen Laforet" (1948), "El gran bosque" (1965-68) edo "Nocturno en el Bidasoa" (1990).

Menchu Gal (Irun, 1918ko urtarrilak 7 - Irun, 2008ko martxoak 12) XX. mendeko Espainiako margolari nagusienetako bat izan zen. Paisaia eta erretratua generoekin lortu zuen osperik handiena eta horietan garatu zuen muturretako koloreetarako zeukan erakargarritasun berezi hori.

Menchu Galek Irunen (Gipuzkoa), jaioterrian, ekin zion plastikaren hastapenari, eta bertan, Montes Iturrioz margolariaren dizipulua izan zen. Gero, Parisa joan zen, ikasketak zabaltzera, eta gerora, Madrilen bizi izan zen San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako klaseetara joateko. Han, Arteta eta Vazquez Diaz maisuengandik ikasi zuen, baina 1936ko Gerra Zibilak behartuta, berriz Frantziara atzerriratu zen.

Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen 2005ean, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren eskutik, eta 2006an, Irungo Hiriaren urrezko domina, Jose Antonio Santano alkatearen eskutik. Irunekin etengabean izan zuen lotura; Irunekin eta bertako jendearekin eta ohiturekin, eta bertan eman zituen bere azken urteak.

Bere obrak bildumetan daude erakusgai, hala nola, Bilboko Arte Ederretako Museoan eta Madrileko Reina Sofia Museoan.

Menchu Gal erakusketa aretoa
Sancho de Urdanibia Ospitale Zaharra (sarrera, Eguzkitzalde kaletik)
20305 IRUN
Tfnoa 943 505430

Bisita ordutegia
Ostiraletan eta larunbatetan, 18:00 - 21:00 h.
Igandeetan, 11:30 - 13:30 h.

Sarrera: DOAN

Lotura interesgarriak:
Menchu Gal erakusketa aretoa

euskera-castellano

Envíanos tu evento