>
Turismoa

Mendira Irteerak - Alarpe Zalditegia

Mendira Irteerak - Alarpe Zalditegia en Zaldibia
Zaldibia
Lekua. Alarpe Zalditegia
Data. 2021ko Urtarrilaren 1tik
2021ko Abenduaren 31ra

Ordua.
OrganizaAlarpe zalditegia

Zaldien Alokairu eta Ostatu, Zaldiketa Ikastaroak, Mendira Irteerak, Abenturazko Zeharbideak, Gizarte eta Kirol Ekintzak.

ZALDIZ IBILTZEA BAINO ASKOZ GEHIAGO!!!

Alarpe zalditegia lagun giro samurra, alaia eta irekia aurkituko duzu eta zaldiz ibiltzeaz gain, zure lagun edota senideekin ordu atseginak emateko aukera. Umeek etorkizunerako ekintza bat hasi edo besterik ez bada ere ongi pasa dezaten poney lasaiak ditugu. Laguntzera datozen nagusientzat anbigu ederra eta terraza erakargarria dauzkagu, hezitokietan egiten ari diren ariketak edota mendira doazen zaldien joan etorriak ikusi ahal izateko lagun giroan lasai askoz hitz eginez.

Urtean zehar leku interesgarrietara txangoak antolatzen ditugu, beti ere zaldizko irteeran edertasuna eta hamarretakoa egiteko leku aproposaren bila, lagunak eta sendiak kotxez edo oinez gurekin egotera etortzerik izan dezaten. Honela, jai giroa zabaltzen diegu zaldiz ibiltzerik ez dutenei, lagun eta senideei.

Uztaila eta abuztua gazteentzat aste bateko egonaldiak antolatu ditugu, Euskara, Ingelesa, zaldiketa, mapen ulermena, txangoak... eskeiniaz.

Alde teknikoari dagokionez, eskolak dagokion maila ziurtatzen duen agiria duten begiraleek ematen dituzte. Ikastaroak 10 ordutakoak izaten dira astean zehar edo aste buruetan, bezeroei dagokien moduan banatuta eta urteko garaia kontutan hartuta.

Orokorrean mailarik xumeenetik hasten dira, handik aurrera ikastaro ezberdinak jarraituaz maila altuagoa lortu arte edota saltatzen ikasi arte. Nahi duenal Euskal Federazio Hipikoko azterketak egin ditzake dagokion maila ziurtatzen duen agiria lortzeko. Berrikuntza garrantzitzua, ezinduenentzat "Egokitutako Zaldiketa" dugu, honen helburu nagusia ezinduen gizarteratzea delarik. Horretarako, bereziki prestatutako begiraleak ditugu, proposatutako helburuak lortzeko esperientziadunak.

Telefonoa: 676 333024 - 629 487868 7 alarpezalditegia@hotmail.com

Lotura interesgarriak:
Alarpe Zalditegia (Facebook)

euskera-castellano

Envíanos tu evento