>
Turismoa

Migel Joakin Eleizegiren (Handia) Interpretazio Zentrua

Migel Joakin Eleizegiren (Handia) Interpretazio Zentrua en Altzo
Altzo
Lekua. Altzo
Data. 2024ko Urtarrilaren 1tik
2024ko Abenduaren 31ra

Ordua.  
Prezioa.
OrganizaAltzoko Udala

Gipuzkoako Altzo herriak Migel Joakin Eleizegi Ateagaren (Altzoko Handia) historia eta ingurunea ezagutzeko aukera eskaintzen du. Migel Joakin Eleizegi Ateaga 1818. urtean jaio zen eta akromegalia gaixotasunaren eraginez 2,42 metroko altuera izatera lortu zuen. 1861. urtean Altzon zendu zen eta Altzo Beherako zimitorioan lurperatua izan zen.

Interpretazio Zentrua

Interpretazio Zentrua Altzoko plazan kokatua dagoen eraikina da, bertan Migel Joakin Eleizegiren (Handia) irudia eta Jon Garaño eta Aitor Arregiren "Handia" pelikulan erabili ziren bere zapata eta aulkiaren erreplikak erreproduzitzen direlarik. Objektu erreal hauek Donostiako San Telmo Museoan daude ikusgai. Eraikinak zentrua itxita dagoenean erakusgai dauden objektuak ikusteko aukera ematen dituen behatxuloak ditu. Erakusgai dauden objektuen egileak Iñaki Moyua eta Fermin Teruel dira. Zentruan Altzoko Handiaren historia azaltzen duen dokumental laburra proiektatzen da.

Segoretxe

Interpretazio Zentruaren alboan Segoretxea dugu. Segoretxean bisitarientzako Altzoko Handiaren biografiaren gune ezberdinak ezagutzeko antolatu den ibilbidea azaltzen diren foileto eta mapak jaso daitezkeen informazio gune eta taberna dago. Frontoiaren ondoan Migel Joakinen irudia erreproduzitzen duen harrizko eskultura dago, eta gune ezberdinetan pertsonaiaren bizitza azaltzen duten hainbat informazio panel daude. Santa Maria elizan legendaren arabera Altzoko Handiak horman bere burua jarri ondoren utzi zuen zuloa dago.

Ipintza - Altzoko Handia bizi eta zendu zen baserria

Herriaren behealdean, Alegiatik gertu, bisitariek Altzoko Handia jaio, bizi eta hil zen Ipintza baserria ezagutu dezakete. Gaur egun baserria hutsik dago eta kanpoaldean benetako tamaina izan zuen neurriko plaka bat dago. Kilometro batera dagoen San Salbatore elizan apaizak Altzoko Handia hazten ari zenean bere altuera markatzen zuen pareta dago. Garai baten Olazabaleko San Salbatore monasterioa izan zen eliza honek 1025. urtean Garcia Azenariz Gipuzkoako jaunak eta bere emazteak egindako dohaintza batean lehen aldiz Gipuzkoa «Ipuzcoa» terminoa azaltzen da.

Beste eskaintzak - Imazen Pagoa

Zuhaitza 1836. urtean Manuel Antonio Imaz Garaialde bertsolariak landatu zuen eta dituen ezaugarri bitxi eta paregabeei esker (tamaina, adina, historia, edertasuna, kokapena, eta abar) Euskal Herriko Zuhaitz Bitxien katalogoan sartua dago, hau dela eta babesa berezia merezi duelarik.

Bisita gidatuak:
Larunbata, igande eta jaiegunetan goizeko 11:00etan plazan
Prezioa: dohain / borondatea
Oinez Altzo Muño, herriaren goialdetik behealdean dagoen Altzo Azpira joango gara, bertan Altzoko Handia jaio zen Ipintza baserria eta bera hazten ari zen bitartean neurtze-markak dituen San Salbatore eliza bisitatuko ditugu.

Erreserbak: 943-652262 / 943 652413

INFORMAZIO GEHIAGO
Turismo Bulegoa - Tolosaldea Tour
Santa Maria Plaza, 1
20400 Tolosa
Telf: :943 69 74 13
Fax: 943 67 62 13
E-mail: tour@tolosaldea.eus


Lotura interesgarriak:
Altzoko Handiaren hainbat objektu Donostiako San Telmo Museoan
Altzoko Handia - Kulturweb
Tolosaldea - Turismo Bulegoa

euskera-castellano

Envíanos tu evento