>
Musika

Miramoneko Matinéeak 2020-2021

Miramoneko Matinéeak 2020-2021 en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitza
Data. 2020ko Urriaren 10tik
2021ko Ekainaren 12ra

Ordua. 11:00
Prezioa. 7 ? €
OrganizaEuskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestrak "Miramoneko Matinéeak" izenez ezagutzen den ekintza-ziklo bat antolatzen du bere Egoitzan, eta bertan parte hartzen dute Orkestrako kideek osaturiko talde txikiak, bakarlari gazteak, ganbera-koruak eta organo-joleak. 2020-2021 edizioak 29. denboraldia osatuko du.

Pandemiaren ondorioz sei matinée bertan behera utzi behar izan ostean pasa den denboraldian, zikloa indartsu itzuli da: udaberrian galdutako proposamenetako batzuk berreskuratuko dira, orkestrako hainbat talde euren kontzertuak eskaintzeko prestatzen ari dira, Kup taldea eta Suhar korua Abesbatzak zikloko gonbidatuak izango dira eta orkestra osoak entsegu orokor bat emango du Robert Treviño titularraren batutapean.

Larunbat honetan, urriak 10, hasiko da Euskadiko Orkestraren egoitzan Miramongo Matinéeen 2020/2021 Denboraldia. Hasieratik Kutxa Fundazioaren babesa duen orkestraren ganbera-zikloa klasiko bat da duela hainbat hamarkadatik asteburuetako musika-eskaintzan. Zikloaren denboraldia osatuko duten 16 kontzertuek hirukote, laukote eta boskoteetarako idatzitako musika-aukera zabala hartzen dute barne. Beethoven asko eskainiko da, Bachen Brandenburgeko kontzertu ezagunetako hiru, musika koral ugari egongo da eta baita tangoa ere Piazzola musikagilearen eskutik.

Denboraldi honetan Euskadiko Orkestrak programazio aberats eta askotarikoa prestatzearen alde egin du. Hasteko, Covid-19aren munduko pandemiaren ondorioz 2020ko martxotik ekainera bitartean bertan behera utzi behar izan ziren hainbat programa berreskuratuko dira.

Ondoren, bosgarren hitzordutik aurrera etorriko dira nobedadeak, ohi bezala, Euskadiko Orkestrako musikaz osatutako hainbat ganbera-talderen eskutik, tartean Mefisto Laukotea, Attacca Laukotea, Bach Camerata Miramon o Alma Hirukotea eta Lagunak, baina baita Kup Taldea edo Suhar Korua gure lurraldeko abesbatza garrantzitsuen eskutik ere. Miramongo Matinéeen ohiko formatu txiki eta intimotik aldenduko den kontzertu nagusia orkestra osoak apirilaren erdialdean Ravelen La valse, Alborada del gracioso eta Bolero lanekin eskainiko duen entsegu orokor irekia izango da.

Zalantzazko edizioa, baina segurua

Zikloak 29 urteko etenik gabeko historiako ediziorik zalantzazkoena izango du aurten ziurrenik. Zalantzazkoa da, neurri handi batean, bere garapena Covid-19 pandemiaren bilakaeraren eta gure lurraldean izango duen eraginaren araberakoa izango delako. Hala ere, edizio segurua izango da, beti unean-unean indarrean dauden segurtasun-neurriak zorrotz beteko baitira.
Miramongo Auditoriumean gaur egungo egoerak eskatzen dituen neurriak hartuko dira: beharrezkoa izango da maskara erabiltzea, segurtasun-tartea eta aretoko langileek sartzeko eta irteteko emandako jarraibideak errespetatuko dira, eta sarreran derrigorrezkoa izango da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea. Esku-programa ez da eskuan entregatuko, baina mugikorraren bidez jaitsi ahal izango da auditoriumeko sarreran jarriko diren QR kodeak erabiliz.

Ez sarrerarik ez abonamendurik ez da salduko kontrakorik esan arte

Indarrean dauden edukiera-mugen ondorioz, ez da ez sarrerarik ez abonamendurik salduko kontrakorik adierazi bitartean, izan ere, dagoeneko zikloak dituen abonatuekin auditoriumaren edukiera beteta baitago. Denboraldian zehar egoera hau aldatuko balitz, salgai jarriko liratekeen sarrera solteek 7 euroko prezio bakarra izaten jarraituko lukete eta euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan eros ahal izango lirateke. Gainera, aforo librerik balego eta osasun-baldintzek ahalbidetuko balute, orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke dagokion kontzertuaren egunean.

Autobus-zerbitzua indarrean

Kontzertuak larunbatetan izango dira, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Horietara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus zerbitzua eskaintzen jarraituko du Matinéetara bertaratu nahi duen ororentzat. 10:25ean abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4 zenbakitik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Segurtasun Neurriak Miramonen

  • Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.
  • Segurtasun-tartea eta aretoko langileek sartzeko eta irteteko emandako jarraibideak errespetatuko dira.
  • Sarreran derrigorrezkoa izango da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea.
  • Kontzertura garaiz joatea gomendatzen da.

Egitaraua 2020-2021:

01-. Urriak 10, larunbata (2020):

  • Belharra
    • Anne-Marie Harmat - Biolina
    • Mikel Ibañez - Biolina
    • Natacha Dupuy-Scordamaglia - Biola
    • Pascale Michaud - Biolontxeloa
      • Klasikoak?
        • F. Schubert (1797-1828); 13. Hari-kuartetoa, "Rosamunde" [35"]
        • L.V. Beethoven (1770-1827); 9. Hari-kuartetoa, "Razumovsky" [31"]

02-. Urriak 24, larunbata (2020):

  • Haizea eta Pianoa
    • Bruno Claverie - Flauta
    • Juan Navarro - Klarinetea
    • Marco Caratto - Fagota
    • Adrián García Carballo - Tronpa
      • Haize erromantikoak
        • L. Spohr; Piano eta haizerako kintetoa [25"]
        • N. Rimsky-Korsakov; Flauta, klarinete, tronpa, fagot eta pianorako kintetoa [35"]

03-. Azaroak 7, larunbata (2020):

  • Barrococo
    • Anne-Marie Harmat - Biolina
    • Mikel Ibañez - Biolina
    • Arkaitz Martínez - Biola
    • Jon Larraz - Biolontxeloa
    • Anne Charlotte Lacroix - Fagota
    • Charo Indart - Klabezina
      • Fagotaren bidaia Europako erdigunera
        • F. Krommer; Fagot, bi biola eta biolontxelorako kuartetoa [22"]
        • G.P. Telemann; Bi biolin eta kontinuorako trioa mi minorrean [8"] / Bi biolin, fagot eta kontinuorako kuartetoa mi minorrean [10"]
        • Reicha; Bariazioak fagot eta hari-laukoterako [11"]

04-. Azaroak 14, larunbata (2020):

  • Arima Boskotea
    • Laura Balboa - Biolina
    • Nathalie Dabadie - Biolina
    • Natacha Dupuy-Scordamaglia - Biola
    • Monika Mazur - Biola
    • Jon Larraz - Biolontxeloa
      • Bi bioladun kintetoak
        • W.A. Mozart; 4. Hari-kintetoa, K.516 [33"]
        • F. Mendelssohn; 2. Hari-kintetoa, Op.87 [31"]

05-. Abenduak 5, larunbata (2020):

  • Mefisto Laukotea
    • Laura Balboa - Biolina
    • Virgile Demillac - Biolina
    • Yann Seyrac - Biola
    • Jon Larraz - Biolontxeloa
      • Laukote sutsua
        • B. Bartok; 2. Hari-kuartetoa [25"]
        • L.V. Beethoven; 6. Hari-kuartetoa [24"]

06-. Abenduak 19, larunbata (2020):

  • Kuadrilla Lagunak
    • Anne-Marie Harmat - Biolina
    • Virgile Demillac - Biolina
    • Yann Seyrac - Biola
    • Pascale Michaud - Biola
    • Anthony Lafargue - Bibrafonoa
      • Tango sensations
        • Piazzola; Tango Ballet [12"] / Five Tango Sensations [27"]
        • R. Galliano; Tango pour Claude [5"]

 

07-. Urtarrilak 16, larunbata (2021):

  • Miramon Ensemble
    • Laura Balboa - Biolina
    • Virgile Demillac - Biolina
    • Monika Mazur - Biola
    • Natalia Díaz - Biolontxeloa
    • Mehmet Sönmez - Kontrabaxua
    • Hélène billard-Alirol - Flauta
    • Luis Cámara - Klarinetea
    • Julia Siciliano - Pianoa
      • XX. mendera iragatea
        • H. Hofmann; Flauta eta harirako serenata [25"]
        • S. Prokofiev; Tema hebreoen gaineko obertura klarinete, hari-laukote eta pianorako [10"]

08-. Urtarrilak 30, larunbata (2021):

  • Queentettas
    • Maialen Rezabal - Biolina
    • Itziar Prieto - Biolina
    • Monika Mazur - Biola
    • Beatriz Linares - Biolontxeloa
    • Amaia Zipitria - Pianoa
      • Eskaintza
        • R. Schumann; Kintetoa pianoarekin [28"]
        • Elena Kats-Chernin; 1. Kintetoa pianoarekin, "The Offering" [21"]

09-. Otsailak 13, larunbata (2021):

  • Roda Hirukotea
    • Gabriel Mesado - Biolontxeloa
    • Luis Cámara - Klarinetea
    • Rinaldo Zhok - Pianoa
      • Klarinetea, biolontxeloa eta pianoa
        • L. V. Beethoven; Klarinete, biolontxelo eta pianorako trioa [20"]
        • W. Hiller; Tinnitus-Trio [12"]
        • J. Brahms; Klarineterako trioa [25"]

10-. Otsailak 27, larunbata (2021):

  • Attacca Laukotea
    • Mikel Ibañez - Biolina
    • Antoni Kosc - Biolina
    • Monika Mazur - Biola
    • Beatriz Linares - Biolontxeloa
      • Beethoven gogora ekartzen
        • L. Janacek - Harirako 1. kuartetoa, "Kreutzer sonata" [18"]
        • L.V. Beethoven - Harirako 14. kuartetoa [40"]

11-. Martxoak 13, larunbata (2021):

  • Bach Camerata Miramon
    • Oscar López - Biolina
    • Itziar Prieto - Biolina
    • Raquel Cortinas - Biolina
    • Nathalie Dabadie - Biolina
    • Ludwik Hamela - Biolina
    • Ricardo Ruiz - Biolina
    • Delphine Dupuy - Biola
    • Natacha Dupuy-Scordamaglia - Biola
    • Arkaitz Martínez - Biola
    • Jacek Grabe-Zaremba - Biolontxeloa
    • Jon Larraz - Biolontxeloa
    • Pascale Michaud - Biolontxeloa
    • Pierre Torrent - Kontrabaxua
    • Hélène billard-Alirol - Flauta
    • Bruno Claverie - Flauta
    • Loreto Aramendi - Klabezina
      • Brandenburgeko kontzertuak. 300. urteurrena
        • J.S. Bach: Brandenburgeko 3. kontzertua [11"] / Brandenburgeko 4. kontzertua [17"] / Brandenburgeko 5. kontzertua [21"]

12-. Martxoak 27, larunbata (2021):

  • Kup Taldea
    • Gabriel Baltés - Zuzendaria
    • Fernando Boto - Baritonoa
    • Jaurne Gaminde - Sopranoa
    • Alize Mendizabal - Organoa
    • Kup taldea - Abesbatza
      • HH.EE.; Musika sakroa a capella
      • G. Fauré; Requiem [36"]

13-. Apirilak 17, larunbata (2021):

  • Euskadiko Orkestra
    • Robert Treviño - Zuzendaria
    • Euskadiko Orkestra
      • Entsegu orokor irekia
        • M. Ravel; La Valse [12"] / Alborada del gracioso [8"] / Bolero [13"]

14-. Maiatzak 8, larunbata (2021):

  • Alma Hirukotea Eta Lagunak
    • Birgit Kolar - Biolina
    • Mikel Ibañez - Biolina
    • Justyna Janiak-Krymer - Biola
    • Flore Lefevre - Biolontxeloa
    • Pierre Torrent - Kontrabaxua
    • Luis Cámara - Klarinetea
    • François Proud - Fagota
    • Adrián García Carballo - Tronpa
      • Schuberten oktetoa
        • F. Schubert; Oktetoa bi biolin, biola, biolontxelo, kontrabaxu, klarinete, tronpa eta fagoterako [63"]

15-. Maiatzak 22, larunbata (2021):

  • Suhar Korua
    • Esteban Urzelai - Zuzendaria
    • Amaia Zipitria - Pianoa
    • Suhar Korua
      • Dvorak, Grieg, Williams, Sibelius, Aita Donostia, Busto, Sarasola, Guerrero, Elberdin, Ugalde-ren obrak

16-. Ekainak 12, larunbata (2021):

  • Hemiola Laukotea
    • Larraitz Oiartzabal - Biolina
    • Raquel Cortinas - Biolina
    • Delphine Dupuy - Biola
    • Gabriel Mesado - Biolontxeloa
      • Zazpi hitzak
        • J. Haydn; Kristok gurutzean esandako azken zazpi hitzak [60"]

Oharra: Hemen azaltzen diren egitarau, interprete eta egunek aldaketak izan ditzakete.

Lotura interesgarriak:
Sarreren On Line Salmenta
Euskadiko Orkestraren weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento