>
Turismoa

Nautilus - Ikasgune Geologikoa

Nautilus - Ikasgune Geologikoa en Mutriku
Mutriku
Lekua. NAUTILUS - Interpretazio Geologiko Zentroa
Data. 2022ko Urtarrilaren 1tik
2022ko Abenduaren 31ra

Ordua.
Prezioa. 1,50 / 3,00 ? €

NAUTILUS - Mutrikuko Interpretazio Geologiko Zentroa, Mutrikuren urruneko iraganari, jatorriari eta eraketari buruzko zenbait galderari erantzuna emateko sortu den kultura eta irakaskuntza egitasmoa da. Galdera horiei erantzuteko gakoak marinel herri bitxi honen harkaitzetan daude, eta, marea jaisten denean erraz irakur daitezke, milioika urtetan gorderik egon diren sekretu guztiak erakusten dituzten amildegietan, gaur egun denok ikusi eta uler ditzagun.

Formatu handiko eta kolore askotako panelez horniturik, Zentroan ikus-entzunezkoa ere badago, euskaraz eta gaztelaniaz, eta bertan Mutrikuren historia geologikoa pausoz-pauso azaltzen da, duela 120 milioi urte hasi eta gaur egunera arte.

NAUTILUS-en erakusten diren material fosil guztiak herrikoak bertakoak dira, eta Jesús M. Narvaez Amasorrain jaunaren bildumatik jaso dira. Izan ere, pertsona hori, 30 urtetan, etengabeko lanean, berarengatik izan ez balitz itsasoaren higadurak desegingo zuen ondare paleontologikoa berreskuratzen eta gordetzen aritu izan da.

NAUTILUS Interpretazio Zentroa bisitatzea denboran zehar bidaiatzea da, dinosauroak lurrean nagusi ziren eta amoniteak itsasoaren errege ziren garaira arte. Interpretazio Zentro hau oso kate-begi garrantzitsua da Euskal Herriko kostaldearen historia geologikoa ulertzeko, bertan baitaude Bigarren Aroko ale fosil garrantzitsuenetakoak, amoniteak, hain zuzen ere. Mutrikuko amoniteen forma eta tamaina batzuk ikusgarriak dira, eta oso gutxitan ikusten dira horrelakoak.

NAUTILUS Interpretazio Zentroa bisitatzea harrigarria izango da adituarentzat, eta aditu ez denak ere asko ikasiko du.

Sarrera: 1,50 € (Mutrikuarrak eta > 6 urte 0,00 €)

Bisita Guiada: 3,00 € (Mutrikuarrak, > 6 urte 0,00 €) eta 6 - 10 urte bitartean 1,50 €. Iraupena 60 minutuak

Lotura interesgarriak:
Nautilus Ikasgune Geologikoaren weba
Mutrikuko Udala
Museos de la Costa Vasca

euskera-castellano

Envíanos tu evento