>
Musika

Opera pantaian: "Otello"

Opera pantaian:
Lazkao
Lekua. Areria Kultur Gunea
Data. 2025ko Otsailaren 7a
Ordua. 20:30

Opera pantailan programaren barruan, Verdiren "OTELLO" operaren proiekzio diferitua Royal Opera Housetik.

"OTELLO": Lau ekitaldietan zatitutako Opera, Giuseppe Verdiren (1813-1901) musikarekin, Arrigo Boito-ren libretorekin eta Shakespeare idazlearen "Otello: El moro de Venecia" izeneko obran oinarrituta.
Akzioa XV. urteurrenan Chipre irlaren koskako hiri baten burutzen da.

  • I. EKIALDIA - Portuan, Txipreko gobernadore den Otelloren itsasontzia noiz iritsiko den zain dago jende mordoa. Montanok eta Cassiok urrunean hauteman dute itsasontzia baina ekaitza hasi da eta itsasontzia hondoratuko ote den beldur dira. Yago eta Rodrigo ere zain daude; bitartean ekaitza baretu eta itsasontzia portura iristen da. Otello lurreratu eta bertan bildu den jendeari pozteko arrazoia dagoela esaten die, turkiarrak menderatuak izan baitira; ondoren, gazteluan sartzen da. Koroak abestu ondoren, Rodrigok Otelloren emaztea, Desdemona, maite duela aitortzen dio Yagori. Yagok, halaber, Otello gorrotatzen duela aitortzen dio lagunari, Otellok Cassiori berari baino kargu handiagoa eman diolako eta inbidia dio Cassiori.
    Herriak sua piztu du eta haren inguruan dantzatzen eta abesten du. Ondoren, soldaduek atseden hartzen duten bitartean, Yago Cassio mozkortzen saiatzen da berarekin topa eginez eta, era berean, Cassio borroka egiteko zirikatzen du. Rodrigok probokatuta Cassiok ezpata atera eta nahastean Montano zauritzen du. Bitartean, Yagok Otellorengana bidali du Rodrigo eta gertatzen denaren berri eman diezaiola eskatzen dio. Otello agertzen da eta borrokan ari direnei ezpatak sartzeko agintzen die ("Abasso le spade") eta Cassio bere kargutik kentzen du. Yagoren planaren lehen zatia bete egin da eta Cassiok bere izen ona galdu du.
    Desdemona Otellorekin agertu da baina ez du hitz bat ere esaten denak joan arte eta Otellorekin bakarrik geratu arte. Orduan, amodiozko duoa abesten dute igarotako garai zoriontsuak gogoraraziz: "Giá nella notte densa" (Orain gau ilunean). Duoa amaitu ondoren, gaztelura itzultzen dira biak.
  • II. EKITALDIA - Gazteluko areto batean, Yago Cassiorekin dago eta Otelloren aurrean bere alde egin nahi duela sinistarazi nahi dio; beraz, Desdemonarekin hitz egin dezala eta hari laguntza eska diezaiola aholkatzen dio. Cassio, ondoren, lorategira doa. Yagok planaren bigarren zatia martxan jarri duela dio eta hauxe da bere asmoa: Otellok Cassio bere emaztearekin dagoela ikustean jeloskor sentitzea espero du. Segidan, kredo bat abesten du: "Credo en un Dio cruel che m`ha creato simile a se" (Haren antzeko sortu nauen Jainko krudelengan sinisten dut).
    Cassio eta Desdemona hitz egiten daude. Yago, begira dago; Otello iristen denean "Ciò m`accora" (Horrek kezkatzen nau) esaten du Otellok entzuteko moduan. Ondoren, Otelloren susmo txarrak pizten ditu eta "begi berdeak dituen munstroarekin" kontuz ibiltzeko esaten dio.
    Marinelek, emakumeek eta haurrek serenata bat abesten diote lorategian dagoen Desdemonari. Hori ikustean Otelloren zalantzak desagertu egiten dira baina berriro agertzen dira Desdemona Cassioren alde egiten datorrenean. Bortizki erantzuten du Otellok eta, hori ikustean, Desdemonak bere senarra ez dagoela ondo uste du eta zapi batekin kopeta igurzteko keinua egiten du. Otellok ezetz dio eta zapia lurrera erortzen da. Desdemonaren zerbitzariak, Emiliak jasotzen du zapia eta Yagok zapia berari emateko konbentzitzen du eta haren truke sari bat ematen dio.
    Bi emakumeak alde egiten dutenean, Otellok bere zalantzak aireratzen ditu eta ordura arte izan duen bakeari agur esaten dio: "Ora e per sempre addio" (Agur orain eta betiko). Egoera horretan, Otellok Desdemona iruzur egin diola froga dezala eskatzen dio Yagori. Yago, orduan, gau batean Cassiok ametsetan hitz egin zuela eta Desdemonaren maitalea zela esan zuela esaten dio. Hori egiaztatzeko Otellori zapi berezi bat eska diezaiola bere emazteari esaten dio. Otellok Yagok deskribatutako zapi bat oparitu ziola Desdemonari gogoratzen du. Orduan, Yago seguru dago orain Cassio bere eskuetan dagoela; zapi hori Yagok berak du eta ez Cassiok. Otellok horrek Desdemonaren traizioa frogatuko lukeela uste du eta bi gizonek, belaunikaturik, mendekua eskatzen dute: "Si, pel ciel marmóreo giuro" (Bai, zeruaren aurrean zin egiten dut).
  • III. EKITALDIA - Gazteluko areto nagusian, heraldo batek Veneziako mezulariak iristeko direla iragarri dio Otellori. Desdemona hurbiltzen denean, Yagok adi egoteko keinua egiten dio Otellori eta gero alde egiten du. Otello bere emaztearekin hitz egiten dago lasai, ironia puntu batekin, baina Desdemonak berriro egiten du Cassioren alde eta Otello isildu egiten da; orduan Otellok oparitu zion zapia ikusi nahi duela esaten dio. Emazteak bere logelan dagoela erantzuten dio eta berriro egiten du Cassioren alde. Otellok, orduan, desleiala dela esaten dio eta emazteak uko egiten dio akusazio horri. Otellok alde egin dezala eskatzen dio. Bakarrik geratzen denean, Otellok bere samina eta estutasuna azaltzen du: "Dio, mi potervi scagliar" (Jainkoa, emango zenidake...).
    Yago dator, Cassiorekin batera; Otello ezkutatu egiten da bigarrena sartu aurretik. Hitz egiten hasten dira baina Yagok berak nahi duen gaira zuzentzen du elkarrizketa; Otello entzuten saiatzen da baina Yago Desdemonari buruzko gauza batzuk bakarrik entzun ditzan arduratzen da. Otello, ezkutuan oraindik, bere sentimendu mingarriak azaltzen ditu eta samina areagotu egiten da Cassiok Desdemonaren zapia ateratzen duenean. Zapi hori bere logelan zegoela esaten du baina ez daki nork jarri duen han.
    Tronpetek Veneziako mezulariak datozela iragartzen dute; horien buru Ludovico dator. Sartu aurretik, Otellok Desdemonari emateko pozoia lor dezala eskatzen dio Yagori. Yagok ohean itotzea hobe dela esaten dio eta, era berean, Cassio hiltzeko eskaintzen du bere burua. Sari moduan, Otellok bere ordezkari militarra izendatzen du Yago. Jendeak Otelloren alde oihukatzen du eta Ludovicok mezua ematen dio Otellori.
    Erabat zeloen menpean, Otellok mezua irakurtzen du: Veneziako agintariak bertara joatea eskatzen dio eta Cassio izango da Txipreko gobernadore. Haserre, Desdemona lurrera botatzen du denen aurrean. Berak hunkituta hitz egiten dio eta hurrengo konzertantean bakoitzak bere sentimenduak adierazten ditu; Yago, batik bat, bere plana ondo atera delako pozik azaltzen da. Klimaxean Otellok Desdemona madarikatzen du.
    Orain, Yagorekin bakarrik dagoenean, Otello zorabiatu egiten da. Bitartean, jendea kanpoan, "Veneziako Lehoia" Otelloren alde abesten du. Yago, mesprezuz begiratzen dio lurrean zorabiatuta dagoen Otellori eta honela dio: "Ecco il lione" (Hona hemen lehoia).
  • IV. EKITALDIA - Bere logelan, Desdemonak bere zerbitzari Emiliarekin hitz egiten du eta bere amaren zerbitzari zen Barbararen abesti tristea datorkio burura eta berak abestu egiten du orain: "Salce, salce" (Sahatsa, sahatsa). Emiliak alde egiten duenean, Desdemonak, susmo txarrak dituenez, sentimenduz beteriko agurra egiten dio. Bakarrik geratzen denean, belaunikatu eta "Ave Maria" abesten du; bukatu ondoren, ohean etzan egiten da.
    Otello sartzen da, bere zimitarra mahai gainean uzten du, lo dagoen bere emazteari begiratzen dio, kandela itzaltzen du, ohera hurbildu eta hiru musu ematen dizkio bere emazteari. Orduan Desdemona esnatu egiten da eta Otellok Jainkoari bere bekatuak barkatzeko eskatu ote dion galdetzen dio; segidan, Cassiorekin engainatzea leporatzen dio berriro. Emazteak ezetz esaten dio, berak ez duela engainatu, baina Otellok ezerk ez duela salbatuko esaten dio eta otoitz egiteko emazteak eskatzen dion denbora ukatuz, burukoarekin ito egiten du.
    Emilia zerbitzaria sartzen da orduan eta Otellori Cassiok Rodrigo hil duela esaten dio, hark eraso egin diolako; ikaratuta, Desdemonaren gorpua ikusten du. Laguntza eskatzen du eta Cassio, Ludovico eta beste gortesauak sartzen dira. Emiliak Yagoren plana azaltzen du eta Yagok ihes egiten du, soldaduak atzetik dituela. Otello, Desdemonarekin egin duenaz erabat damututa, sastakaia hartu eta bere buruaz beste egiten du; hilzorian Desdemonari musu eman eta hil egiten da.

Pertsonaiak:

  • OTELLO - Mairua, Veneziako Jenerala eta Zipreko Dukea. Tenores
  • IAGO - Otelloren Ensignia. Baritornoa
  • DESDEMONA - Otelloren emaztea. Sopranoa
  • CASSIO - Otelloren Kapitaina. Sopranoa
  • RODERIGO - Veneziako Noblea. Tenorea
  • EMILIA - Iagoren emaztea eta Desdemonaren neskamea. Sopranoa edo mezzosopranoa
  • LODOVICO - Veneziako Errepublikako Enbaxadorea. Baxua
  • MONTANO - Zipreko Lehenengo Dukea. Baxua
  • HERALDO BAT - Baxua
  • VENEZIAKO SOLDADU ETA MARINOEN ABESBATZA, eta ZIPRETARRAK

euskera-castellano

Envíanos tu evento