Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa 2026
Azkoitian, Azpeitian (Loiola) eta Bergaran ospatuko den Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren XXVII. edizioa.
Miriam Hontana biolin-jotzaileak eta Daniel Oyarzabal organistak irekiko dute larunbat honetan, urriaren 3an, Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren XXVII. edizioa. Zikloa Bergarako, Azpeitiko eta Azkoitiko udalek antolatzen dute Fray Joseph Echevarria elkartearen eskutik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Azkoitiko eta Bergarako parrokietan eta Loiolako Basilikan hamar kontzertu eskainiko dira guztira urrian. Azkoitian, hilaren 3an, 10ean, 17an eta 24an izango dira kontzertuak, 20:00etan.
Organoko musika klasikoa eta garaikidea uztartzen dituen zikloak Euskal Herriko eta nazioarteko interpreteak bilduko ditu Cavaillé-Coll organo historikoen inguruan, Erwan Leprado kasu. Itziar Urbieta Fray Joseph Echevarria elkarteko kidearen arabera, "ziklo zabala eta askotarikoa izango da. Japoniako, Estatu Batuetako eta Europako musikariak datoz, baita Euskadikoak eta Nafarroakoak ere. Hiru organo handi ditugu eta zukua ateratzea nahi dugu, mimo handiz antolatu baitugu zikloa". "Baditugu organo soileko kontzertuak, eta beste batzuk, biolinarekin, oboearekin edo abeslariekin uztartuko ditugu".
Azkoitiko egitarauari dagokionez, nazioartean ibilbidea sendoa duen Daniel Oyarzabal organista gasteiztar ezagunak, eta bere belaunaldikoen artean nabarmendu den Miriam Hotana biolin-jotzaileak irekiko dute zikloa. Antonio Vivaldi, Modest Mussorgski, Johannes Brahms edo Ludwin van Beethovenen obrak interpretatuko dituzte. Biek ala biek kontzertu-aktibitate Itzela dute.
Urriaren 10eko errezitaldia Olatz Saitua sopranoak, gaur egun Bilboko Kontserbatorioan eta Musikenen irakasle denak, eta Xabier Urtasun organistak, Musikenen eta Iruñeko Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalean irakasle denak, emango dute.
Arrazoi pertsonalengatik, Stephen Tharp organo jotzaile estatubatuarrak bertan behera utzi behar izan ditu bere kontzertu guztiak, eta, bere ordez, 17an, Erwan Leprado frantziarra izango da Azkoitian.
Bergarako Musika Eskolako ikasleek emango diote amaiera zikloari urriaren 24an. Azpeitian ostiraletan izango dira kontzertuak, eta Bergaran, igandean, "beraz, denetara joan daiteke", adierazi du Itziar Urbietak. Udalek kontzertuez gozatzeko deia egin diete herritarrei.
EGITARAUA:
AZPEITIA
- Lekua: Loiolako Basilika
- Ordua: 19:30
- Urriak 2, ostirala: IRAIA BEREZIARTUA biolina eta viola + ITZIAR URBIETA organista
- Urriak 9, ostirala: KATELYN EMERSON organista
- Urriak 16, ostirala: ANDREA STRASSBERGER oboea + MARIA MAGYAROVA PLŠEKOVA organista
- Urriak 2, ostirala: IRAIA BEREZIARTUA biolina eta viola + ITZIAR URBIETA organista
AZKOITIA
- Lekua: Amabirjinaren Jasokundearen Parrokia
- Ordua: 20:00
- Urriak 3, larunbata: MIRIAM HONTANA biolina + DANIEL OYARZABAL organista
- Urriak 10, larunbata: OLATZ SAITUA sopranoa + XABIER URTASUN organista
- Urriak 17, larunbata: ERWAN LEPRADO organista
- Urriak 24, larunbata: ORGANO IKASLEAK
BERGARA
- Lekua: San Pedro Eliza
- Ordua: 18:30
- Urriak 4, igandea: DUO CONCERTANTE A QUATTRO: ATSUKO TAKANO organista + PABLO MARQUEZ organista
- Urriak 11, igandea: AITOR GARITANO tenorea + MIKEL ANSOLA organista
- Urriak 18, igandea: JACOB BENDA organista
- Urriak 4, igandea: DUO CONCERTANTE A QUATTRO: ATSUKO TAKANO organista + PABLO MARQUEZ organista
Antolatzaileak: Azkoitia, Azpeitia eta Bergarako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Lotura interesgarriak:
Bergarako Udala
Azpeitiko Udala
Gipuzkoako Foru Aldundia
Azkoitiko Udala