>
Musika

OSE Kontzertua: Soinu-Mosaikoa

OSE Kontzertua: Soinu-Mosaikoa en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lugar. Kursaal
Fecha. 4 de febrero de 2017
Hora. 18:00
Precio. 3,00 / 7,00 (>12 urte) €
OrganizaKursaal Eszena

"Soinu-Mosaikoa", musika eta gizarte-inklusioa batzen dituen proiektua da. Bestelakotasun funtzionala duten 19 pertsona Euskadiko Orkestrako musikariekin batera ariko dira, José Saramagoren ipuinean oinarrituta Emilio Aragonek konposatu duen Munduko lorerik handiena obra interpretatzeko. Bihotza ikutzen duen kontzertua.

SOINU-MOSAIKOA

Soinu Mosaikoa proiektuaren bidez, urratsak egiten ari dira bestelakotasun funtzionala duten pertsonak soinu sorkuntzako lantegietan txertatzeko, aldi berean lan egiten duten 14 orkestraren partaidetzaz. Hamalau elkarte sinfonikoko 140 musikari lan egiten ari dira desgaitasun intelektuala duten 228 pertsonarekin, AEOSek (Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkartea), BBVA Fundazioak eta Plena Inclusión elkarteak sustatzen duten programaren garapenean. Parte-hartzaileak Munduko lorerik handiena (La flor más grande del mundo) lana prestatzen ari dira, Emilio Aragónek José Saramagoren ipuinean oinarrituta egindako konposizioa, eta jatorrizkoari gehituko zaizkion mikrokonposizioak sortzen ari dira.

Sortzen diren lanak orkestra bakoitzaren abonu programazioan joko dira 2017ko lehenengo hiruhilekoan. Nabarmendu behar dugu Espainiako 14 orkestrak bultzatutako proiektu honen abiagunea Euskadiko Orkestra Sinfonikoak aurretiaz izandako esperientzia dela, orain dela urte batzuk FEVASekin batera garatu zena eta musika norberaren garapenerako eta gizarteratzeko tresna bezala sentitzean oinarrituta dagoena. Jarduera hau Mikel Cañadak koordinatzen duen MUSIKA GELAn garatuko da.

SOINU-MOSAIKOA Euskadiko Orkestra Sinfonikoan...

  • Bestelakotasun funtzionala duten 19 pertsonekin ari gara lanean. Gipuzkoako Aspace, Gautena eta Uliazpi elkarteetako kideak dira.
  • Urtebetean zehar, soinu-sorkuntzaren inguruko tailer bat egiten dugu hilean behin.
  • Tailerretan gidari dira Beatriz Linares biolontxelo-jotzailea eta Elena Martínez de Murguía biola-jotzailea; horiek Orkestrako beste hainbat musikariren laguntza dute.

Partehartzaileak dira: Endika Narkotegi Egia, Gorka Casares Pinzolas, Nerea García Prado, Raúl Oteiza Muro, Rafael Ruiz De Garibay, Koro Alonso Santamaría, Javier González Pérez, María Luisa Iturralde Revuelta, Idoia Berakoetxea Usandizaga, Juan Marcos Echenagusia Nieto, Alejandro Sainz de Vicuña Dorado, Aitor Arambarri Paredes, Imanol Timón Aramburu, Martin Eseberri Sarasola, Ainara Luque Sabeiro, Amaia Peñalba Alayo, Beatriz González Arana, Jon Etxepeteleku Espinosa, Juan Ordoñez María.

Lotura interesgarriak:
Euskadiko Orkestra

euskera-castellano

Envíanos tu evento