>
Zinema

Pelikula: "70 binladens"

Pelikula:
Errenteria
Lekua. Errenteria
Data. 2020ko Abuztuaren 21a
Ordua. 22:00
Prezioa. Entrada libre

Zinema emanaldiak Errenterian "70 binladens" pelikularen proiekzioarekin.

  • Jatorrizko titulua: 70 binladens
  • Urtea: 2018
  • Herrialdea: Espainia
  • Zuzendaritza: Koldo Serra
  • Antzezleak: Emma Suárez, Hugo Silva, Nathalie Poza, Bárbara Goenaga, Daniel Pérez Prada, Kandido Uranga, Susana Abaitua, Fernando Albizu, Ione Irazábal, Richard Sahagún, Soraya Peña, Juan Viadas, Alexandra Prokhorova
  • Gidoia: Javier Félix Echániz, Asier Guerricaechevarría, Juan Antonio Gil Bengoa
  • Argazkia: Unax Mendia
  • Musika: Fernando Velázquez
  • Iraupena: 105 min.

Raquel etsitako emakumea da. Bere egoera pertsonalaren eraginez ondorengo 20 orduetan 35.000 euro ("70 binladen" bezala ezagutzen direnak) lortu behar ditu. Bere azkeneko itxaropena banku mailegu bat da.
Bina transakzioa ixtear dagoenean bi lapur sartuko dira eta Raquelek ez du bestelako aukerarik. Denbora bere aurka dago eta era batean edo bestean bertatik diruarekin atera beharko du.

Tokia: Pontiako frontoian.

Oharrak: Gonbidapen sarrera beharrezkoa da.

Gonbidapenak: Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 30ean, goizeko 09:00etan jarriko dira eskuragarri.

  • Non?:
    • ONLINE: https://bibe.me (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte).
    • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a) (agortu arte edo abuztuaren 6eko 12:00ak arte).
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.

Ekitaldian:

  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
  • Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa. Aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat.
  • Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

Lotura interesgarriak:
70 binladens pelikularen weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento