>
Zinema

Pelikula: "Agur Etxebeste!"

Pelikula:
Errenteria
Lekua. Fanderiako Auzoa.
Data. 2020ko Abuztuaren 14a
Ordua. 22:00
Prezioa. Entrada libre
OrganizaErrenteriko Udala

Zinema emanaldia Errenterian "Agur Etxebeste!" pelikularen proiekzioarekin.

  • Jatorrizko titulua: Agur Etxebeste!
  • Urtea: 2019
  • Nazionalitatea: Espainia
  • Zuzendaritza: Telmo Esnal, Asier Altuna
  • Antzezleak: Ramón Agirre, Elena Irureta, Iban Garate, Paco Sagarzazu
  • Gidoia: Asier Altuna, Telmo Esnal, Nagore Aranburu
  • Argazkiak: Gaizka Bourgeaud
  • Musika: Javi P3Z
  • Iraupena: 100 minutu

Patrizio Etxebestek alkatetza utzi beharko du osasun-arazoak direla eta. Gutxik dakite benetako zergatia, ordea: inguruko herrietan argitara atera diren ustelkeria-eskandaluek pentsarazi diote hurrena bera eror daitekeela. Eta nor hobe bera ordezkatzeko eta kontrolari eusteko, Maria Luisa emaztea baino. Baina guztia ez da lehen bezain erraza izango. Emakume loreontziak apaingarri hutsa izatea baztertuko du, eta ekinean hasiko da. Gizon kontrolatzaileak ez du kontrolatzen berak uste edo nahi beste, eta egokitu beharko du, aurrera egin. Krisi orok tirabirak eta arazoak dakartza, familiakoa, politikoa nahiz soziala izan. Baina aldaketak eta abagune handiak ere sortzen ditu. Aupa Etxebeste! (2005) filmaren sekuela.

Tokia: Fanderiako tenis pistan.

Oharrak: Gonbidapen sarrera beharrezkoa da.

Gonbidapenak: Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 30ean, goizeko 09:00etan jarriko dira eskuragarri.

  • Non?:
    • ONLINE: https://bibe.me (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte).
    • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a) (agortu arte edo abuztuaren 6eko 12:00ak arte).
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.

Ekitaldian:

  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
  • Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa. Aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat.
  • Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

Lotura interesgarriak:
Agur Etxebeste pelikularen twitterra

euskera-castellano

Envíanos tu evento