>
Beste ekitaldi batzuk

Pelikula: "Bi urte, lau hilabete eta egun bat"

Pelikula:
Azpeitia
Lekua. Azpeitiako Soreasu Zine-Aretoa
Data. 2020ko Irailaren 19tik
2020ko Irailaren 21ra

Ordua.

Azpeitiko karteldegiaren barruan zinema emanaldiak "Bi urte, lau hilabete eta egun bat" pelikularen proiekzioarekin.

  • Jatorrizko titulua: Bi urte, lau hilabete eta egun bat
  • Urtea: 2020
  • Herrialdea: Euskadi
  • Zuzendaritza: Lander Garro
  • Antzezleak: Dokumentala
  • Gidoia: Lander Garro
  • Argazkia: Heidy Otaduy, Iban Toledo, Lander Garro
  • Musika: Paula Olaz
  • Iraupena: 80 min.

Filma irudi batetik abiatzen da: preso bat, Iruñeko kartzela utzi eta hainbat urte geroago, bere ziegara itzultzen da. Egun horretan kartzela betiko eraitsia izango da. Pozik behar luke, baina presoa, ziegan dagoela, negarrez hasi da. Ziega hartan eman zituen presoak, intsumitu izateagatik, bere bizitzako 2 urte eta 4 hilabete.

Lander Garro zuzendaria, irudi horretatik abiatuta, 1990 hamarraldiko derrigorrezko zerbitzu militarren kontrako mugimenduaren azterketa bat egingo du: politikoa, soziala, eta intimoa. Horretarako, ziegara sartu zen intsumitu hori eta haren hainbat kide erabiliko ditu: horiek denak preso egon ziren, eta gero beren bizitzak berregin zituzten arren, beren baitan intsumitu izaten segitzen dute.

Ordutegia:

  • Irailak 19, larunbata: 22:00
  • Irailak 20, igandea: 19:30 (Lander Garro filmaren zuzendariaren eta Enekoitz Esnaola kazetariaren arteko solasaldia egingo da)
  • Irailak 21, astelehena (ikuslearen eguna): 21:00

euskera-castellano

Envíanos tu evento