Zinema
Pelikula: "Cónclave"

Azpeitiko karteldegiaren barruan zinema emanaldiak "Cónclave" pelikularen proiekzioarekin.
- Jatorrizko titulua: Conclave
- Urtea: 2024
- Herrialdea: Erresuma Batua, AEB
- Zuzendaritza: Edward Berger
- Antzezleak: Ralph Fiennes, Stanley Tucci, John Lithgow, Isabella Rossellini, Sergio Castellitto
- Gidoia: Peter Straughan
- Argazkia: Stéphane Fontaine
- Musika: Volker Bertelmann
- Iraupena: 118 min.
Conclave filmak oso gertutik jarraitzen dio munduko erritual sekretu eta zaharrenetako bati: Aita Santuaren hautaketari, hain zuzen. Aita Santuaren ustekabeko heriotzaren ondoren, Lawrence kardinala izendatu dute konklabea zuzentzeko. Eliza Katolikoko buruzagi boteretsuenak Vatikanoko aretoetan elkartzen direnean, Lawrence konspirazio korapilatsu batean harrapatuta geratu eta Elizaren oinarriak astindu ditzakeen sekretu bat deskubrituko du.
Ordutegia:
- Martxoak 16, igandea: 19:30
- Martxoak 17, astelehena: 21:00
Lotura interesgarriak:
Cónclave pelikularen weba