Pelikula: "Hire Himalaya"

"Hire Himalaya" dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia.
- Zuzendaritza: Alberto Inurrategi
Pauso bat argitan, beste bat ilunpean doa goraka himalayaria. Sartu-irten ibiliko balitz bezala bizitzan eta heriotzan. Bi, bi t"erdi. Bat, ez da batera iristen. Esaera zaharrek egia diote batzuetan... "Hire Himalaya" mendian galdu zen lagunari egindako omenaldia da, barne-urradura baten aitorpena, bakardadearen poema.
Oharra: Proiekzioa euskaraz izango da gaztelerazko azpitituluekin.
Aitor Elduaienek dokumentala aurkeztuko du eta proekzioaren ondoren, Alberto Iñurrategi-ren eta Juanjo San Sebastián-en arteko solasaldia burutuko da euskaraz.
Sarrera dohainik da baina aurrez (martxoaren 16tik aurrera) gonbidapena jaso behar da San Telmo Museoan edo Club Vasco de Camping Elkartean.
Antolatzaileak: Club Vasco de Camping Elkartea, San Telmo Museoa
Lotura interesgarriak:
Club Vasco de Camping-en weba
San Telmo Museoaren weba