Pelikula: "Le sorelle Macaluso"

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako, Mosaico Italiano 5 zikloaren barruan, "Le sorelle Macaluso" (Las hermanas Macaluso) pelikularen proiekzioa jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
- Jatorrizko titulua: "Le sorelle Macaluso"
- Urtea: 2020
- Nazionalitatea: Italia
- Zuzendaritza: Emma Dante
- Aktoreak: Eleonora De Luca, Donatella Finocchiaro, Susanna Piraino, Viola Pusateri, Alissa María Orlando, Simona Malato, Serena Barone, María Rosaria Alati, Anita Pomario, Laura Giordani, Rosalba Belogna, Ileana Rigano
- Iraupena: 94 minutu
- Generoa: Drama
Maria, Pinuccia, Lia, Katia eta Antonella. Bost ahizpa Palermoko aldirietako eraikin baten azken solairuan bizi dira eta bertan hazi dira; leku horretan, denboraren aztarnak gordetzen dira, bost ahizpen bizitza haurtzarotik zahartzarora zeharkatzen duen denboraren aztarnak.
Emma Dante antzerki zuzendariak bere lan homonimotik bereiztea lortu du, Veneziako Jaialdian eta David de Donatello Sarietan sari ugari bildu zituen film bati bizia emateko.
Tokia: Koldo Mitxelena Kulturuneko Santa Teresa Komentuko ekitaldi aretoan (Alde Zaharra).
Ordutegia: 18:30etik 21:00etara.
Aurkezle eta solaskideak: Marina de Franceschi, Esther Castiñeira.
Hizkuntzak: Euskara, italiera, gaztelania; filmaren hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin.
Oharra: Egile eskubideak babesteko asmoz, filma ez da streaming-ez igorriko. Ordez, ekitaldiaren aurkezpena eta filmaren ondorengo solasaldia besterik ez dira eskainiko.