>

Agenda

JaiakIrailaren 21tik
Irailaren 30ra
Haur ekitaldiak

Pelikula: "Luis y los alienígenas"

Pelikula:
Errenteria
Lekua. Niessen 6 Zinemak
Data. Uztailaren 6tik
Uztailaren 13ra

Ordua.

Errenteriako karteldegiaren barruan haurrentzako zinema emanaldiak "Luis y los alienígenas" animazio pelikularen gaztelaniazko proiekzioarekin.

  • Jatorrizko titulua: Luis & the Aliens
  • Urtea: 2017
  • Herrialdea: Alemania
  • Zuzendaritza: Christoph Lauenstein, Wolfgang Lauenstein
  • Antzezleak: Animazioa
  • Gidoia: Christoph Lauenstein, Wolfgang Lauenstein
  • Musika: Martin Lignau, Ingmar Süberkrüb
  • Iraupena: 85 min.

Luis 12 urteko mutil bat da. Denbora asko pasatzen du bakarrik, ez du lagunik eta bere aitak, Armin Sonntag ufologoak, ez du sekula harentzako denborarik izaten. Espazioan bizitza adimenduna badela frogatzearekin itsututa, teleskopiotik begira ematen ditu gauak eta lotan egunak. Barnetegiko zuzendariak uste du Luisek zentro batean bizi beharko lukeela etxean horrenbeste ordu bakarrik egin beharrean. Egun batean, hiru estralurtar xelebre bere etxe-atarian eroriko dira teledendan ikusi duten "Nubbi- Dubbi" izeneko masaje-alfonbraren bila. Luis pozik da bere lagun berriekin eta aitarengandik ezkutatu nahi ditu, aita konbentzituta dagoelako martetarrak arriskutsuak direla eta azaldu bezain laster neutralizatu eta izoztu egin behar direla. Egun batean, Diekendaker andereñoa azalduko da etxean Luis barnetegira eramateko asmoz. Mutila eta estralurtarrak ados jarriko dira elkarri laguntzeko. Batetik, plan bat asmatu behar dute ontzi inudearekin kontaktatzeko eta estralurtarrak erreskatatzeko eta, bestetik, bere lagun berriek barnetegira joan gabe geratzen lagunduko diote.

Ordutegia:

  • Uztailak 6, 11, 12 eta 13: 19:30
  • Uztailak 7, 8, 9 eta 10: 18:05

Lotura interesgarriak:
Luis eta estralurtarrak pelikularen weba
Luis y los alienígenas pelikularen weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento