Pelikula: "Ospel" + "Host" + "La Nube"

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen barruan, "Ospel", "Host" eta "La Nube" pelikulen proiekzioa.
Ospel
- Jatorrizko titulua: Ospel
- Urtea: 2020
- Herrialdea: Espainia
- Zuzendaritza: Xanti Rodríguez
- Antzezleak: Amancay Gaztañaga, Iker Galartza, Jon Etxeberria, José Cruz Gurrutxaga
- Gidoia: Xanti Rodríguez
- Argazkia: Xanti Rodríguez
- Musika: Joseba Beristain
- Iraupena: 17 min.
Dolores, azken aztietako bat, Amalurren ondarea bere seme Juliáni transmititzen saiatuko da. Inazioren adikzioek -familiako aita eta agnostikoa- egoera zail batera eramango dituzte, zeinetatik amaren magiak ere ezin izango dituen salbatu.
Hizkuntza: euskara / Azpitituluak: gaztelania
Host
- Jatorrizko titulua: Host
- Urtea: 2020
- Herrialdea: Erresuma Batua
- Zuzendaritza: Rob Savage
- Antzezleak: Haley Bishop, Jemma Moore, Emma Louise Webb, Radina Drandova, Caroline Ward, Alan Emrys
- Gidoia: Gemma Hurley, Rob Savage, Jed Shepherd
- Argazkia: Alain Duplantier
- Iraupena: 56 min.
Izua konfinamendu garaian. Bost neskak eta haien lagun batek erabaki dute pandemia unibertsal baten ondorioz etxetik irten gabe egon behar duten gau ugarietako bat aprobetxatzea, Zoom bidez espiritismo saio bat egiteko. Medium batekin harremanetan jartzen dira hark gida ditzan. Saioa, ordea, okertzen hasiko da haserre dabilen espiritu bat bertan, sartu eta partaide guztien bizitzak mehatxatzen dituenean. Rob Savagek zuzendu du 56 minutuko film hau, urteko film arrakastatsuenetakoa bihurtu dena.
Hizkuntza: ingelesa / Azpitituluak: gaztelania
La Nube
- Jatorrizko titulua: La Nuée
- Urtea: 2019
- Herrialdea: Frantzia
- Zuzendaritza: Just Philippot
- Antzezleak: Suliane Brahim, Sofian Khammes, Marie Narbonne, Raphäel Romand
- Gidoia: Jérôme Genevray, Franck Victor
- Argazkia: Romain Carcanade
- Musika: Vincent Cahay
- Iraupena: 101 min.
Bere landetxea galeretatik salbatzeko, ama ezkongabe bat matxinsaltoak hazten hasi da elikagai gisa saltzeko. Gutxika, harreman arraro eta oker bat garatzen du haiekin, eta denbora eta energia guztia eskaintzen die haiei. Ez seme-alabek ez auzokoek ez dute begi onez ikusten Virginie nola ari den obsesionatzen intsektuekin, zeinak azkar-azkar ari baitira ugaltzen.
Hizkuntza: frantsesa / Azpitituluak: gaztelania
Lotura interesgarriak:
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2020 - Donostia
Donostia Kultura
Sarreren On Line Salmenta