>
Zinema

Pelikula: "Ping jing"

Pelikula:
Donostia-San Sebastián
Lekua. Donostiako beste auzo eta guneak
Data. 2020ko Irailaren 19tik
2020ko Irailaren 22ra

Ordua.  
Prezioa.
OrganizaDonostiako Zinemaldia

68. Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi-Tabakalera sailaren barruan, "Ping jing" pelikularen proiekzioa.

  • Jatorrizko titulua: Ping jing
  • Urtea: 2020
  • Herrialdea: Txina
  • Zuzendaritza: Song Fang
  • Antzezleak: QI Xi, Ye Yuzhu, Song Dijin
  • Gidoia: Song Fang
  • Argazkia: Lü Songye
  • Iraupena: 93 min.

Lin hogeita hamar urte inguruko dokumental-zuzendaria da. Negu batean, betiko mutil-lagunarekin hautsi eta krisi emozionala izango du. Jaialdi bat dela eta Tokiora bidaiatu ondoren, Niigata hirira abiatuko da, Japonia erdialdean. Elurrez estalitako hiritik pasieran dabilela, bere barne-agoniari aurre egiten saiatuko da. Pekinera itzultzean, beste leku batera joan eta bakarrik bizitzen hasiko da. Txinatar Urteberrian gurasoak bisitatzera joango da Nanjingera eta bere aita gaixo dagoela jakingo du. Gurasoekin denboraldi bat geratzea erabaki eta ez die esango jada ez duela mutil-lagunik. Udaberrian, Hong Kongeko zinema-jaialdira joango da Lin, eta hirira bizitzera joan den lagun zahar bat bisitatuko du bertan. Ibilaldi luzeak egingo ditu Hong Kongeko uharte periferikoetan, dituen zalantzak eta barne-mina baretzeko itxaropenarekin. Etxera itzultzean, gaixotasun bat pairatuko du. Ohean emango dituen egunetan energia fisiko eta mentala leheneratzen hasiko zaio.

Ordutegia:

Irailak 19, larunbata:

  • 19:00: Tabakalera-1 Aretoa
    • J.B. (mandarin, ingelesa, japoniera) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak espainieraz
    • Aurkezpena

Irailak 20, igandea:

  • 22:45: Principe, 9
    • J.B. (mandarin, ingelesa, japoniera) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak espainieraz

Irailak 21, astelehena:

  • 16:30: Trueba, 2
    • J.B. (mandarin, ingelesa, japoniera) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak euskaraz

Irailak 22, asteartea:

  • 22:15: Antiguo Berri, 8
    • J.B. (mandarin, ingelesa, japoniera) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak euskaraz

Lotura interesgarriak:
Sarreren On Line Salmenta
Nazioarteko Zinemaldia - Donostia

euskera-castellano

Envíanos tu evento