>
Turismoa

Plaiaundiko Parke Ekologikoa

Plaiaundiko Parke Ekologikoa en Irun
Irun
Lekua. Txingudi Ekoetxea Interpretazio Zentroa
Data. 2022ko Urtarrilaren 1tik
2022ko Abenduaren 31ra

Ordua.
Prezioa. Entrada libre

Ur gazi eta gezazko aintzirak, Irlak, Marearteko hondartzak, Hegazti migratorioak.


Plaiaundiko Parke Ekologikoa itsasoaren eta ibaiaren artean dagoen esparru bat da, mareek hartua, eta hegazti migratzaileen babesleku izateaz gainera, fauna eta floraren behatokia ere bada. Toki heze hau hegazti migratzaileen Europako igarobide nagusietako bat da. Parkea Txingudiko Baliabide Naturalak Babestu eta Antolatzeko Plan Bereziaren barnean dago, eta plan horrek badia suspertu, eraberritu eta kontserbatzea du helburu. Aintzirak, uharteak eta urmaelak ez dira naturalak, eremu natural honen zati handi bat hondatu baitu gizakiak.

Ekoetxea interpretaziorako zentroa

Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran kokatutako zentro honetan Plaiaundiri nahiz badia eta Txingudiko Plan Bereziko natur guneei buruzko mota guztietako informazioa aurkituko duzu.

Zentroaren ordutegia

  • Udaberria-uda
    Lanegunak (astelehenak izan ezik): 9:00 - 15:00 / 16:00 - 19:00
    Jaiegunak eta astelehenak: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00
  • Udazkena-negua
    Lanegunak (astelehenak izan ezik): 9:00 - 15:00 / 15:30 - 17:30
    Jaiegunak eta astelehenak: 10:00 - 14:00 / 15:30 - 17:30

Harremanetarako telefono-zenbakia: 943 619389

Lotura interesgarriak:
Txingudi
Irun Turismoa

euskera-castellano

Envíanos tu evento