"Raíces hondureñas, futuro compartido" solasaldia eta kontzertua
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako, Sustraiak eta ahotsak - Raíces conectadas zikloaren barruan, "Raíces hondureñas, futuro compartido" solasaldia eta kontzertua.
Kulturen arteko zubiak eraiki dituzten hainbat pertsonaren bizitza kontakizunak entzungo ditugu, hala nola Marcia Velásqez Georgerena, Hondurasen emakumeei laguntzen GKE batean lan egin duen integratzaile sozialarena. Ondoren, hiru ahotsetan entzungo ditugu kontakizunak: Angela Maria Georgerena, Hondurasko janaria prestatzen duten eta etxean bezala sentiarazten zaituzten jatetxe baten arduraduna; Marvin Cabrerarena, Hondurasko margolaria, nazioko eta nazioarteko hainbat aintzatespen jaso dituen artista; eta Josue Redondorena, "Cuadro de Danzas Folklóricas de Honduras" taldearen sortzaile eta sustatzailea.
Jardunaldiari amaiera emateko, Hondurasko "Fusión H" taldearen laukote formatuko kontzertua, eta "Cuadro de Danzas Folklóricas de Honduras" taldeko bi dantzari izango dira.
Partaideak: Marcia Velásquez, Angela Mª George, Marvin Cabrera, Josué Redondo; Fusión H. taldea; Cuadro de Danzas Folklóricas de Honduras; Esther Castiñeira.
Hizkuntza: Gaztelania.
Tokia: Koldo Mitxelena Kulturuneko Santa Teresa Komentuko ekitaldi aretoan (Alde Zaharra).
Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara.
Lotura interesgarriak:
Koldo Mitxelena