Hitzaldiak
Sagardoari buruzko jardunaldiak

Usurbilgo Alkartasuna Kooperatibak "Sagarrondotik sagardotegira" 2020 ikastaro praktikoa antolatu du. Otsailaren 6an hasi eta urriaren 17an amaituko dira 11 saio.
Tokia: Potxoenea Kultur Etxean.
Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara.
Egitaraua:
- Otsailak 15, larunbata:
- Gaia: "Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa".
- Hizlaria: Aitor Etxeandia.
- Martxoak 7, larunbata:
- Gaia: "Fruta-arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa".
- Hizlaria: Josu Osa.
- Martxoak 21, larunbata:
- Gaia: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak".
- Hizlaria: Aitor Etxeandia.
- Apirilak 25, larunbata:
- Gaia: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa".
- Hizlariak: Xabier Akizu.
- Maiatzak 9. larunbata:
- Gaia: "Garbitasuna sagardoaren kalitatean lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko?".
- Hizlariak: Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
- Ekainak 6, larunbata:
- Gaia: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak".
- Hizlaria: Aitor Etxeandia.
- Uztailak 11, larunbata:
- Gaia: "Fruta-arbolen udako edo begiko txertaketa".
- Hizlaria: Josu Osa.
- Irailak 5, larunbata:
- Gaia: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak".
- Hizlariak: Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.
- Irailak 19, larunbata:
- Gaia: "Etorkizuneko sagastiaren diseinua. Biltzeko makineria, barietatea, mentu-oinak, sagastien formatuak".
- Hizlaria: Aitor Etxeandia.
- Urriak 17, larunbata:
- Gaia: "Sagargintza eta sagardogintza ekologikoa".
- Hizlaria: Enrique Dapena (Eneek).
Prezioa: Ikasturte osoa 99 € (Alkartasuna Kooperatibako bazkideentzat doan). Nahi den ikastaroetan ere eman daiteke izena.
Informazioa eta izen-ematea: 943361114 / alkartasuna@usurbil.com / www.alkartasuna.eus